
199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 15 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4355
2/2026 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, irailaren 22koa, Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integralaren esparruan zenbait zerga neurri hartzen dituena.
Ekainaren 29ko 18/2026 Errege Lege Dekretuak, Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integralaren esparruan zenbait neurri onesten dituenak, zerga arloko neurriak ezarri ditu bai zerga berezietan –zehazki, hidrokarburoen gaineko zergan eta elektrizitatearen gaineko zerga berezian–, bai energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan eta bai balio erantsiaren gaineko zergan ere, eta guztiek Ekialde Ertaineko gatazka belikoak ekarri duen krisi energetikoaren ondorio ekonomikoei aurre egitea dute helburu.
Era berean, errege lege dekretu horrek aldi baterako mantentzen ditu martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuak, Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integralari buruzkoak, ezarritako neurrietako batzuk.
Hartzen diren neurriak aldi baterakoak dira gehien-gehienak. Hidrokarburoen gaineko zergari dagokionez, gasolioaren eta berunik gabeko gasolinen karga tasak jaitsi egiten dira ondoren zehazten den eran: 15 zentimo litroko uztailean, 10 zentimo litroko abuztuan eta 5 zentimo litroko irailean.
Hala ere, aparteko zirkunstantziengatik, 2026ko ekainean gasolinaren edo gasolioaren kontsumo prezioen indizeak (KPIa) 100eko 15tik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa, gasolinaren eta gasolioaren karga tasak 20 zentimo jaitsiko dira litroko abuztuan, eta 15 zentimo litroko irailean.
Uztaileko KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa, bai gasolinaren eta bai gasolioaren karga tasak 20 zentimo jaitsiko dira litroko irailean.
Hidrokarburoen gaineko zergaren eremu objektiboan sartu eta martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuaren bidez karga tasan jaitsierak izan zituzten gainerako produktu energetikoei dagokienez, arau honek aurreikusten du igoera progresiboak izatea uztailean, abuztuan eta irailean, aipatutako errege lege dekretua onetsi aurretik indarrean zeudenak berreskuratzeko.
Baina kasu honetan ere, aparteko zirkunstantziengatik, ekainean edo uztailean produktu horien KPIa 100eko 15etik gora igotzen bada aurreko urteko hilabete berberekin alderatuta, tasen jaitsierak handiagoak izango dira.
Bestalde, martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuak ezarri zuen 2026ko ekainaren 30era arte zerga tasak aparteko eran eta aldi baterako jaitsiko zirela balio erantsiaren gaineko zergan eta elektrizitatearen gaineko zerga berezian: horrela, BEZaren kasuan, 100eko 21etik 100eko 10era jaitsi zen tasa, kasu hauetan aplikatzeko: energia elektrikoko kontratuei, 10 kW-ko potentzia termino finkoa gainditzen ez zutenean, elektrizitatea hornitzeko kontratuen titularrei, baldin eta gizarte bonua jasotzen bazuten eta, gainera, kaltebera larriaren edo gizarte bazterkeriako arriskuan dagoen kaltebera larriaren izaera aitortuta bazeukaten, eta gas naturalari, biomasatik datozen briketa eta pelletei eta sutarako egurrari.
Elektrizitatearen gaineko zerga berezian, 100eko 5,11269632tik 100eko 0,5era jaitsi zen zerga tasa, baina baldintza bezala jarrita gutxieneko zergapetze mailak ezingo zirela izan megawatt-orduko 0,5 euro baino txikiagoak, elektrizitatea helburu profesionaletarako erabiltzen zenean, edo megawatt-orduko euro bat baino txikiagoak, gainerako kasuetan, Kontseiluaren 2003ko urriaren 27ko 2003/96/EE Zuzentarauan ezarritakoarekin bat.
Zerga tasen jaitsiera hori ez zen aplikatu 2026ko ekainean, indarraldiaren azken tartean hain zuzen, haren mantenimendua baldintzatuta geratu baitzen elektrizitatearen eta gas naturalaren KPIaren igoerara, haien bilakaera positiboa izaten ari zelako.
Hala ere, egoera okertu eta produktu energetikoen KPIak bilakaera negatiboa ere izan dezakeenez, babes mekanismo bat aurreikusi da aurreko neurri horiek 2026ko abuztuan eta irailean ere aparteko eran eta aldi baterako berreskuratzea ahalbidetzeko.
Horrez gain, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren esparruan, martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuak neurriak sartu zituen 2026. urteari dagozkion zerga oinarria eta ordainketa zatikatuak kalkulatzeko erarekin lotuta; horrela, kalkulu hori egiteko, lehen hiruhilekoan energia elektrikoa ekoiztu eta sistema elektrikoan sartzeagatik jasotako ordainsarien zenbatekoa 100eko 10 murrizten zen, eta bigarren hiruhilekoan bere osoan murrizten zen zenbateko hori (100eko 100).
Ekainaren 29ko 18/2026 Errege Lege Dekretuak ezartzen du ezen hirugarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien zerga oinarria eta ordainketa zatikatuak kalkulatzeko garaian honako hauek ere ez direla kontuan hartuko: 2026ko hirugarren hiruhilekoan energia elektrikoa ekoiztu eta sisteman sartzeagatik jasotako ordainsarien 100eko 30 eta 2026ko laugarren hiruhilekoan energia elektrikoa ekoiztu eta sisteman sartzeagatik jasotako ordainsarien 100eko 40.
Azkenik, aldaketak sartzen dira uztailaren 26ko 8/2023 Foru Dekretu Arauemailean, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzkoan, aplikatzen den zerga tasa aldatzeko; izan ere, 2027an 100eko 3,5eko tasa aplikatuko da, eta 2028ko urtarrilaren 1etik aurrera tasa hori 100eko 0 izango da, indarraldi mugagabearekin, ekainaren 29ko 18/2026 Errege Lege Dekretuan ezarritakoarekin bat.
Bestalde, euskarazko testua zuzentzen da Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 93. artikuluko bosgarren apartatuari eta 75.Bat artikuluko 1. zenbakiari dagokienez.
Aldaketa horiek foru araudian jasotzea ezinbestekoa da zerga itunduen araudia eguneratuta mantenduko bada, Estatuak une bakoitzean ezartzen dituen arau substantibo eta formal berberei jarraituta erregulatu behar direla aintzat hartuta.
Alde horretatik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak (martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua) 8. artikuluan xedatzen du ezen, Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eskuordetuta, zerga arloko xedapen normatiboak onetsi ditzakeela, foru arau baten mailarekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudia egokitzeko ez beste ezertarako, baldin eta, Ekonomia Itunean ezarritakoa betetze aldera, lurralde horretan lurralde erkideko arau substantibo eta formal berberak aplikatu behar badira.
Eskuordetza normatiboa martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau horrek emandakotzat jotzen da, baldin eta aurreikusita dagoen helbururako erabiltzen bada.
Foru Aldundiak eskuordetza horretan baliatuta ematen dituen xedapenei foru dekretu arauemaile deituko zaie, eta xedapen horiek atzeraeragina izaten ahalko dute, haien indarraldia eta egokitu beharreko araubide erkideko arauen indarraldia bat etor daitezen.
Bestalde, uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 13.5 artikuluan dio Foru Aldundiak zerga arloko foru dekretu arauemaileak eman ditzakeela gorago aipatu den 8. artikuluko kasu berdinetan.
Horrenbestez, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak proposaturik, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 2026ko uztailean hidrokarburoen gaineko zergan aplikatzekoak diren karga tasak.
2026ko uztailaren 1etik 31ra bitarte, Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 50. artikuluko 1. apartatuaren 1. tarifan araututako zerga tasak honako hauek izango dira:
1.1 epigrafea.– Gasolina berundunak: 433,79 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.2.1 epigrafea.– 98 O.I. (oktanaje indizea) edo handiagoa duten berunik gabeko gasolinak: 303,35 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 50,57 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.2.2 epigrafea.– Berunik gabeko gainerako gasolinak: 273,54 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 49,15 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.3 epigrafea.– Erabilera orokorreko gasolioak: 185,50 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 43,50 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.4 epigrafea.– 54. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako erabileretan karburante gisa erabiltzekoak diren gasolioak eta, oro har, erregai gisa erabiltzekoak direnak: 32,50 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 7,43 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.5 epigrafea.– Fuel-olioak: 12,76 euro tonako (tasa orokorra) eta 2,74 euro tonako (tasa berezia).
1.6 epigrafea.– Erabilera orokorreko PGLak: 57,47 euro tonako.
1.8 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako PGLak: 3,75 euro tonako.
1.9 epigrafea.– Erabilera orokorreko gas naturala: 1,15 euro gigajulioko.
1.10.1 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako gas naturala, eta motor finkoetan karburante gisa erabiltzeko gas naturala: 0,39 euro gigajulioko.
1.10.2 epigrafea.– Erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturala, betiere energia elektrikoa zuzenean edo zeharka produzitzeko edo kogenerazioz sortzeko prozesuetan erabiltzen ez bada: 0,15 euro gigajulioko.
Epigrafe honetan aurreikusten denaren ondorioetarako, erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturaltzat hartuko da planta eta instalazio industrialetan kontsumitzeko egiten diren gas naturaleko hornidurak. Kanpoan geratzen da energia termiko erabilgarria ekoizteko erabiltzen dena, haren amaierako aprobetxamendua planta edo instalazio industrialak ez diren establezimendu edo lokaletan egiten denean. Era berean, erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturaltzat hartuko da nekazaritzako laboreetan erabilitako gas naturala.
1.11 epigrafea.– Erabilera orokorreko kerosenoa: 306 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.12 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako kerosenoa: 19,68 euro 1.000 litroko.
1.13 epigrafea.– Karburante gisa erabiltzekoak diren bioetanola eta biometanola:
a) 98 O.I. edo handiagoa duten berunik gabeko gasolinekin nahastutako bioetanola eta biometanola: 303,35 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 50,57 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
b) Berunik gabeko gainerako gasolinekin nahastutako edo nahastu gabeko bioetanola eta biometanola: 273,54 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 49,15 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.14 epigrafea.– Karburante gisa erabiltzeko biodiesela: 185,50 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 43,50 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.15 epigrafea.– 54. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako erabileretan karburante gisa eta, oro har, erregai gisa erabiltzekoa den biodiesela, eta erregai gisa erabiltzekoa den biometanola: 32,50 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 7,43 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2. artikulua.– 2026ko abuztuan hidrokarburoen gaineko zergan aplikatzekoak diren karga tasak.
2026ko abuztuaren 1etik 31ra bitarte, Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 50. artikuluko 1. apartatuaren 1. tarifan araututako zerga tasak honako hauek izango dira:
1.1 epigrafea.– Gasolina berundunak: 433,79 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.2.1 epigrafea.– 98 O.I. (oktanaje indizea) edo handiagoa duten berunik gabeko gasolinak: 346,21 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 57,71 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko ekainean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 260,50 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 43,42 eurokoa 1.000 litroko.
1.2.2 epigrafea.– Berunik gabeko gainerako gasolinak: 315,92 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 56,77 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko ekainean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 231,15 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 41,54 eurokoa 1.000 litroko.
1.3 epigrafea.– Erabilera orokorreko gasolioak: 226 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 53 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko ekainean 07.2.2.1 (Gasolioa) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa, Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 144,99 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 34,01 eurokoa 1.000 litroko.
1.4 epigrafea.– 54. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako erabileretan karburante gisa erabiltzekoak diren gasolioak eta, oro har, erregai gisa erabiltzekoak direnak: 47,90 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 10,95 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko ekainean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 17,09 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 3,91 eurokoa 1.000 litroko.
1.5 epigrafea.– Fuel-olioak: 13,18 euro tonako (tasa orokorra) eta 2,82 euro tonako (tasa berezia).
2026ko ekainean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa, Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 12,35 eurokoa izango da tonako, eta tasa berezia 2,65 eurokoa tonako.
1.6 epigrafea.– Erabilera orokorreko PGLak: 57,47 euro tonako.
1.8 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako PGLak: 7,5 euro tonako.
2026ko ekainean 04.5.2.2 (Hidrokarburo likidotuak) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar 0 euroko tasa aplikatuko da.
1.9 epigrafea.– Erabilera orokorreko gas naturala: 1,15 euro gigajulioko.
1.10.1 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako gas naturala, eta motor finkoetan karburante gisa erabiltzeko gas naturala: 0,48 euro gigajulioko.
2026ko ekainean 04.5.2.1 (Gas naturala) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar 0,3 euroko tasa aplikatuko da gigajulioko.
1.10.2 epigrafea.– Erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturala, betiere energia elektrikoa zuzenean edo zeharka produzitzeko edo kogenerazioz sortzeko prozesuetan erabiltzen ez bada: 0,15 euro gigajulioko.
Epigrafe honetan aurreikusten denaren ondorioetarako, erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturaltzat hartuko da planta eta instalazio industrialetan kontsumitzeko egiten diren gas naturaleko hornidurak. Kanpoan geratzen da energia termiko erabilgarria ekoizteko erabiltzen dena, haren amaierako aprobetxamendua planta edo instalazio industrialak ez diren establezimendu edo lokaletan egiten denean. Era berean, erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturaltzat hartuko da nekazaritzako laboreetan erabilitako gas naturala.
1.11 epigrafea.– Erabilera orokorreko kerosenoa: 306 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.12 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako kerosenoa: 39,36 euro 1.000 litroko.
2026ko ekainean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar 0 euroko karga tasa aplikatuko da.
1.13 epigrafea.– Karburante gisa erabiltzekoak diren bioetanola eta biometanola:
a) 98 O.I. edo handiagoa duten berunik gabeko gasolinekin nahastutako bioetanola eta biometanola: 346,21 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 57,71 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko ekainean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 260,50 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 43,42 eurokoa 1.000 litroko.
b) Berunik gabeko gainerako gasolinekin nahastutako edo nahastu gabeko bioetanola eta biometanola: 315,92 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 56,77 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko ekainean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 231,15 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 41,54 eurokoa 1.000 litroko.
1.14 epigrafea.– Karburante gisa erabiltzeko biodiesela: 226 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 53 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko ekainean (Gasolioa) 07.2.2.1 azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 144,99 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 34,01 eurokoa 1.000 litroko.
1.15 epigrafea.– 54. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako erabileretan karburante gisa eta, oro har, erregai gisa erabiltzekoa den biodiesela, eta erregai gisa erabiltzekoa den biometanola: 47,90 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 10,95 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko ekainean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar tasa orokorra 17,09 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 3,91 eurokoa 1.000 litroko.
3. artikulua.– 2026ko irailean hidrokarburoen gaineko zergan aplikatzekoak diren karga tasak.
2026ko irailaren 1etik 31ra bitarte, Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 50. artikuluko 1. apartatuaren 1. tarifan araututako zerga tasak honako hauek izango dira:
1.1 epigrafea.– Gasolina berundunak: 433,79 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.2.1 epigrafea.– 98 O.I. (oktanaje indizea) edo handiagoa duten berunik gabeko gasolinak: 389,06 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 64,86 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko uztailean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 260,50 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 43,42 eurokoa 1.000 litroko.
2026ko uztailean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIa ez bada aurreko urteko hil berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean azpiklase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 303,35 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 50,57 eurokoa 1.000 litroko.
1.2.2 epigrafea.– Berunik gabeko gainerako gasolinak: 358,31 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 64,38 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko uztailean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 231,15 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 41,54 eurokoa 1.000 litroko.
2026ko uztailean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIa ez bada aurreko urteko hil berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean azpiklase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 273,54 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 49,15 eurokoa 1.000 litroko.
1.3 epigrafea.– Erabilera orokorreko gasolioak: 266,50 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 62,50 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko uztailean 07.2.2.1 (Gasolioa) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 144,99 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 34,01 eurokoa 1.000 litroko.
2026ko uztailean 07.2.2.1 (Gasolioa) azpiklasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean azpiklase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 185,50 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 43,50 eurokoa 1.000 litroko.
1.4 epigrafea.– 54. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako erabileretan karburante gisa erabiltzekoak diren gasolioak eta, oro har, erregai gisa erabiltzekoak direnak: 63,31 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 14,48 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko uztailean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 17,09 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 3,91 eurokoa 1.000 litroko.
2026ko uztailean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean klase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 32,50 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 7,43 eurokoa 1.000 litroko.
1.5 epigrafea.– Fuel-olioak: 13,59 euro tonako (tasa orokorra) eta 2,91 euro tonako (tasa berezia).
2026ko uztailean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 12,35 eurokoa izango da tonako, eta tasa berezia 2,65 eurokoa tonako.
2026ko uztailean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean klase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 12,76 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 2,74 eurokoa 1.000 litroko.
1.6 epigrafea.– Erabilera orokorreko PGLak: 57,47 euro tonako.
1.8 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako PGLak: 11,25 euro tonako.
2026ko uztailean 04.5.2.2 (Hidrokarburo likidotuak) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar 0 euroko tasa aplikatuko da.
2026ko uztailean 04.5.2.2 (Hidrokarburo likidotuak) azpiklasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean azpiklase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar 3,75 euroko tasa aplikatuko da tonako.
1.9 epigrafea.– Erabilera orokorreko gas naturala: 1,15 euro gigajulioko.
1.10.1 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako gas naturala, eta motor finkoetan karburante gisa erabiltzeko gas naturala: 0,56 euro gigajulioko.
2026ko uztailean 04.5.2.1 (Gas naturala) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar 0,3 euroko tasa aplikatuko da gigajulioko.
2026ko uztailean 04.5.2.1 (Gas naturala) azpiklasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean azpiklase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar 0,39 euroko tasa aplikatuko da gigajulioko.
1.10.2 epigrafea.– Erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturala, betiere energia elektrikoa zuzenean edo zeharka produzitzeko edo kogenerazioz sortzeko prozesuetan erabiltzen ez bada: 0,15 euro gigajulioko.
Epigrafe honetan aurreikusten denaren ondorioetarako, erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturaltzat hartuko da planta eta instalazio industrialetan kontsumitzeko egiten diren gas naturaleko hornidurak. Kanpoan geratzen da energia termiko erabilgarria ekoizteko erabiltzen dena, haren amaierako aprobetxamendua planta edo instalazio industrialak ez diren establezimendu edo lokaletan egiten denean. Era berean, erabilera profesionaletara zuzendutako gas naturaltzat hartuko da nekazaritzako laboreetan erabilitako gas naturala.
1.11 epigrafea.– Erabilera orokorreko kerosenoa: 306 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 72 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
1.12 epigrafea.– Karburantea ez den erabileretara zuzendutako kerosenoa: 59,03 euro 1.000 litroko.
2026ko uztailean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar 0 euroko karga tasa aplikatuko da.
2026ko uztailean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean klase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar 19,68 euroko tasa aplikatuko da 1.000 litroko.
1.13 epigrafea.– Karburante gisa erabiltzekoak diren bioetanola eta biometanola:
a) 98 O.I. edo handiagoa duten berunik gabeko gasolinekin nahastutako bioetanola eta biometanola: 389,06 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 64,86 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko uztailean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 260,50 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 43,42 eurokoa 1.000 litroko.
2026ko uztailean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean azpiklase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 303,35 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 50,57 eurokoa 1.000 litroko.
b) Berunik gabeko gainerako gasolinekin nahastutako edo nahastu gabeko bioetanola eta biometanola: 358,31 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 64,38 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko uztailean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 231,15 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 41,54 eurokoa 1.000 litroko.
2026ko uztailean 07.2.2.2 (Gasolina) azpiklasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean azpiklase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 273,54 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 49,15 eurokoa 1.000 litroko.
1.14 epigrafea.– Karburante gisa erabiltzeko biodiesela: 266,50 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 62,50 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko uztailean 07.2.2.1 (Gasolioa) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 144,99 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 34,01 eurokoa 1.000 litroko.
2026ko uztailean 07.2.2.1 (Gasolioa) azpiklasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean azpiklase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 185,50 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 43,50 eurokoa 1.000 litroko.
1.15 epigrafea.– 54. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako erabileretan karburante gisa eta, oro har, erregai gisa erabiltzekoa den biodiesela, eta erregai gisa erabiltzekoa den biometanola: 63,31 euro 1.000 litroko (tasa orokorra) eta 14,48 euro 1.000 litroko (tasa berezia).
2026ko uztailean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 17,09 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 3,91 eurokoa 1.000 litroko.
2026ko uztailean 04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIa ez bada aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa baino 100eko 15 handiagoa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, baina 2026ko ekainean klase horren KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar tasa orokorra 32,50 eurokoa izango da 1.000 litroko, eta tasa berezia 7,43 eurokoa 1.000 litroko.
4. artikulua.– Hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala erabilera profesionaleko gasolioagatik.
2026ko uztailaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte, Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 52 bis.6 artikuluan araututako itzulketa tasa zero eurokoa izango da.
5. artikulua.– Hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala nekazaritzan eta abeltzaintzan erabilitako gasolioagatik.
Nekazaritzan –barazkigintza, abeltzaintza eta basogintza barne– erabilitako gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zergan itzuli beharreko kuoten zenbatekoa, Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 52 ter b) artikuluan arautzen dena, 6,93 eurokoa izango da 2026ko uztailean erositako 1.000 litro gasolio bakoitzeko, 25,86 eurokoa 2026ko abuztuan erositako 1.000 litro gasolio bakoitzeko, eta 44,78 eurokoa 2026ko irailean erositako 1.000 litro gasolio bakoitzeko.
04.5.3 (Erregai likidoak) klasearen KPIak hilabetetik hilabetera duen bariazioagatik, Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 50.1 artikuluko 1.4 epigrafean jasotzen den karga tasa 17,09 eurokoa bada 1.000 litroko (tasa orokorraren kasuan) eta 3,91 eurokoa 1.000 litroko (tasa bereziaren kasuan), epealdi horretan erositako gasolioari dagokionez itzuli beharreko kuoten zenbatekoa zero eurokoa izango da.
6. artikulua.– Produktu energetikoen entrega, inportazio eta batasun barruko eskurapen jakin batzuei 2026ko abuztuan balio erantsiaren gaineko zergagatik aplikatuko zaien zerga tasa.
1.– 2026ko ekainean 04.5.10 (Elektrizitatea) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, 2026ko abuztuan zehar energia elektrikoaren entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei balio erantsiaren gaineko zergaren 100eko 10eko tasa aplikatuko zaie, hartzaileak honako hauek direnean:
a) Elektrizitatea hornitzeko kontratuen titularrak, kontratatutako potentzia (potentzia termino finkoa) 10 kW-koa edo txikiagoa bada, horniduraren tentsio maila eta kontratazio modalitatea edozein direla ere.
b) Elektrizitatea hornitzeko kontratuen titularrak, elektrizitatearen gizarte bonua jasotzen badute eta kaltebera larriaren edo gizarte bazterkeriako arriskuan dagoen kaltebera larriaren izaera aitortu bazaie urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat (Kontsumitzaile kalteberak zein diren, gizarte bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes neurri batzuk arautzen dira bertan).
2.– 2026ko ekainean 04.5.2.1 (Gas naturala) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, 2026ko abuztuan zehar gas naturalaren, biomasatik datozen briketa eta pelleten eta sutarako egurraren entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei balio erantsiaren gaineko zergaren 100eko 10eko tasa aplikatuko zaie.
7. artikulua.– Produktu energetikoen entrega, inportazio eta batasun barruko eskurapen jakin batzuei 2026ko irailean balio erantsiaren gaineko zergagatik aplikatuko zaien zerga tasa.
1.– 2026ko uztailean 04.5.10 (Elektrizitatea) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, 2026ko irailean zehar energia elektrikoaren entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei balio erantsiaren gaineko zergaren 100eko 10eko tasa aplikatuko zaie, hartzaileak honako hauek direnean:
a) Elektrizitatea hornitzeko kontratuen titularrak, kontratatutako potentzia (potentzia termino finkoa) 10 kW-koa edo txikiagoa bada, horniduraren tentsio maila eta kontratazio modalitatea edozein direla ere.
b) Elektrizitatea hornitzeko kontratuen titularrak, elektrizitatearen gizarte bonua jasotzen badute eta kaltebera larriaren edo gizarte bazterkeriako arriskuan dagoen kaltebera larriaren izaera aitortu bazaie urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat (Kontsumitzaile kalteberak zein diren, gizarte bonua eta energia elektrikoaren etxeko kontsumitzaileentzako beste babes neurri batzuk arautzen dira bertan).
2.– 2026ko uztailean 04.5.2.1 (Gas naturala) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, 2026ko irailean zehar gas naturalaren, biomasatik datozen briketa eta pelleten eta sutarako egurraren entregei, inportazioei eta batasun barruko eskurapenei balio erantsiaren gaineko zergaren 100eko 10eko tasa aplikatuko zaie.
8. artikulua.– Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren karga tasa 2026ko abuztuan.
2026ko ekainean 04.5.10 (Elektrizitatea) azpiklasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak uztailean argitaratzen duen informazioaren arabera, abuztuan zehar elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren karga tasa 100eko 0,5ekoa izango da.
Dena den, zerga tasa horren aplikaziotik ondorioztatzen diren kuotak ezingo dira izan zenbateko hauek baino txikiagoak:
a) 0,5 euro megawatt-orduko (MWh), baldin eta hornitutako edo kontsumitutako elektrizitatea industria xedeetarako, pribatuak ez diren aisiako ontzi porturatuen xedeetarako edo trenbide bidezko garraiorako erabiltzen bada;
b) 1 euro megawatt-orduko (MWh), hornitu edo kontsumitutako elektrizitatea beste xede batzuetarako erabiltzen bada.
Aurreko letretan aurreikusitako baldintza betetzen ez denean, haietan adierazitako zenbatekoak zerga tasatzat hartuko dira, eta epealdian izandako hornidura edo kontsumo osoaren gainean aplikatuko dira, hornidura edo kontsumo hori orduko megawatt-etan (MWh) adierazita.
Ondorio horietarako, honako hauek joko dira industria erabileratzat:
a) Goi tentsioan edo industria gune eta instalazioetan egindakoak.
b) Behe tentsioan egindakoak, nekazaritzako ureztapenetarako badira.
Aurreko a) eta b) letretan adierazitako gutxieneko zerga ez da aplikatuko Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemaileak 98.1 artikuluko a), b), c) eta d) letretan aurreikusten dituen kasuetan.
9. artikulua.– Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren karga tasa 2026ko irailean.
2026ko uztailean 04.5.10 (Elektrizitatea) azplikasearen KPIak 100eko 15etik gora gainditzen badu aurreko urteko hilabete berean izandako KPIa Estatistikako Institutu Nazionalak abuztuan argitaratzen duen informazioaren arabera, irailean zehar elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren karga tasa 100eko 0,5ekoa izango da.
Dena den, zerga tasa horren aplikaziotik ondorioztatzen diren kuotak ezingo dira izan zenbateko hauek baino txikiagoak
a) 0,5 euro megawatt-orduko (MWh), baldin eta hornitutako edo kontsumitutako elektrizitatea industria xedeetarako, pribatuak ez diren aisiako ontzi porturatuen xedeetarako edo trenbide bidezko garraiorako erabiltzen bada;
b) 1 euro megawatt-orduko (MWh), hornitu edo kontsumitutako elektrizitatea beste xede batzuetarako erabiltzen bada.
Aurreko letretan aurreikusitako baldintza betetzen ez denean, haietan adierazitako zenbatekoak zerga tasatzat hartuko dira, eta epealdian izandako hornidura edo kontsumo osoaren gainean aplikatuko dira, hornidura edo kontsumo hori orduko megawatt-etan (MWh) adierazita.
Ondorio horietarako, honako hauek joko dira industria erabileratzat:
a) Goi tentsioan edo industria gune eta instalazioetan egindakoak.
b) Behe tentsioan egindakoak, nekazaritzako ureztapenetarako badira.
Aurreko a) eta b) letretan adierazitako gutxieneko zerga ez da aplikatuko Zerga Bereziei buruzko uztailaren 26ko 4/2023 Foru Dekretu Arauemaileak 98.1 artikuluko a), b), c) eta d) letretan aurreikusten dituen kasuetan.
10. artikulua.– Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga oinarria eta ordainketa zatikatuen zenbatekoa kalkulatzea 2026ko ekitaldian.
1.– 2026ko ekitaldirako, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga oinarria honako hau izango da: energia elektrikoa –zentraleko barretan neurtua– ekoizteagatik eta sistema elektrikoan sartzeagatik zergadunak instalazio bakoitzeko zergaldian jaso behar duen zenbateko osoa, gutxipen hauek aplikatuta: lehen hiruhilekoan sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 10, bigarren hiruhilekoan sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsari guztiak, hirugarren hiruhilekoan sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 30, eta laugarren hiruhilekoan sisteman sartutako elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 40.
2.– Lehen hiruhilekoari dagokion ordainketa zatikatua kalkulatzeko, aintzat hartuko da zergaldiaren hasieratik urteko lehen hiru hilabeteak amaitu arte ekoiztu eta sistema elektrikoan sartutako energia elektrikoak –zentraleko barretan neurtuak– duen balioa, hiruhileko natural horretan sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 10ean gutxitua. Kalkuluan, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko uztailaren 26ko 8/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 8. artikuluan aurreikusitako zerga tasa aplikatuko da.
Bigarren hiruhilekoari dagokion ordainketa zatikatua kalkulatzeko, aintzat hartuko da zergaldiaren hasieratik urteko lehen sei hilabeteak amaitu arte ekoiztu eta sisteman sartutako energia elektrikoak –zentraleko barretan neurtuak– duen balioa, gutxipen hauek aplikatuta: lehen hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 10 eta bigarren hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien zenbateko osoa. Kalkuluan, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko uztailaren 26ko 8/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 8. artikuluan aurreikusitako zerga tasa aplikatuko da, betiere 2026ko ekitaldiaren kontura aurrez egindako ordainketa zatikatuen zenbatekoa kenduta.
Hirugarren hiruhilekoari dagokion ordainketa zatikatua kalkulatzeko, aintzat hartuko da zergaldiaren hasieratik urteko bederatzi hilabeteak amaitu arte ekoiztu eta sistema elektrikoan sartutako energia elektrikoak –zentraleko barretan neurtuak– duen balioa, gutxipen hauek aplikatuta: lehen hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 10, bigarren hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien zenbateko osoa, eta hirugarren hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 30. Kalkuluan, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko uztailaren 26ko 8/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 8. artikuluan aurreikusitako zerga tasa aplikatuko da, betiere 2026ko ekitaldiaren kontura aurrez egindako ordainketa zatikatuen zenbatekoa kenduta.
Laugarren hiruhilekoari dagokien ordainketa zatikatua kalkulatzeko, aintzat hartuko da zergaldiaren hasieratik urteko hamabi hilabeteak amaitu arte ekoiztu eta sistema elektrikoan sartutako energia elektrikoak –zentraleko barretan neurtuak– duen balioa, gutxipen hauek aplikatuta: lehen hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 10, bigarren hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien zenbateko osoa, hirugarren hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 30, eta laugarren hiruhileko naturalean sisteman sartu den elektrizitateari dagozkion ordainsarien 100eko 40. Kalkuluan, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko uztailaren 26ko 8/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 8. artikuluan aurreikusitako zerga tasa aplikatuko da, betiere 2026ko ekitaldiaren kontura aurrez egindako ordainketa zatikatuen zenbatekoa kenduta.
3.– Sistemaren oreka bermatzearren, sistema elektrikoak konpentsazio bat jasoko du artikulu honetan aurreikusitako neurriak dakarren bilketa txikiagoagatik, baina haren zenbatekoak ezingo du gainditu sistema elektrikoaren karguekin erlazionatutako diru-sarreren eta gastuen artean oreka lortzeko beharrezkoa den zenbatekoa.
11. artikulua.– Aldatzea uztailaren 26ko 8/2023 Foru Dekretu Arauemailea, Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzkoa.
2027ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko uztailaren 26ko 8/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 8. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«8. artikulua.– Karga tasa.
2027ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitarte, zerga tasa 100eko 3,5ekoa izango da.
2028ko urtarrilaren 1etik aurrera eta mugagabeko indarraldiarekin, zerga tasa 100eko 0 izango da.»
12. artikulua.– Aldatzea uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena.
Foru dekretu arauemaile hau indarrean jartzen denetik aurrerako ondorioekin, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen hurrengo manuak honela berridazten dira euskarazko bertsioan:
Bat.– 75.Bat artikuluko 1. zenbakiaren euskarazko bertsioa honela geratzen da idatzita:
«1.a) Ondasun entregetan, eskuratzailearen esku jartzen direnean edo, hala badagokio, aplikagarri zaien legeriaren arabera egiten direnean.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, ondasun entregak egiten badira jabaria erreserbatzeko ituna edo bestelako baldintza etengarria duten salmenta kontratuak direla medio, ondasunak alokatzeko edo saltzeko kontratuen bitartez, edo jabetza transferitzeari buruz bi aldeentzat loteslea den klausulaz hornitutako errentamendu kontratuen bidez, zerga sortuko da haien xede diren ondasunak eskuratzaileak jasotzen dituenean.»
Bi.– 93. artikuluaren bosgarren apartatuko lehen paragrafoaren euskarazko bertsioa honela geratzen da idatzita:
«Bost. Subjektu pasiboek aldi berean egiten badituzte zergari lotutako eragiketak eta foru dekretu arauemaile honen 7. artikuluko 8. ordinalean ezarritakoaren arabera zergari lotuta ez daudenak, eskubidea izango dute batzuk eta besteak aldi berean egiteko eskuratutako ondasun eta zerbitzuengatik jasandako kuotak kentzeko, zergari lotutako eragiketen garapenean erabilitako ondasun eta zerbitzuei dagozkien kuotak arrazoizko irizpide homogeneo baten arabera egotziz; ondorio horietarako, foru dekretu arauemaile honen 94.Bat artikuluko 2. ordinalean aipatzen diren eragiketak ere sartuko dira. Irizpide horri denboran eutsi beharko zaio, non eta arrazoizko kausengatik ez den beharrezkoa hura aldatzea.»
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Arauak emateko ahalmena.
Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuari baimena ematen zaie foru dekretu arauemaile hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzaten.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea eta ondorioak izatea.
Foru dekretu arauemaile hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, eta bere artikuluetan adierazitako eran sortuko ditu ondorioak.
Donostia, 2026ko irailaren 22a.
Diputatu nagusia,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.
Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua,
MIREN ITZIAR AGIRRE BERRIOTXOA.
RSS