Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2026ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4353

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Errenteriako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Dontzella-Iturri zundaketa urteko 485 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, etxeko erabilerarako eta abeltzaintzarako, eta aurretik emandako emakidaren iraungitzea (A-G-2011-0148/ EX-G-2022-0086 espedientea).

– Emakida-espediente berria: A-G-2025-0014

– Eskatzailea: Xabin López Aguiriano.

– Hartunearen kokapena: Errenteria (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=591.077; Y=4.789.984

– Eskatutako urteko bolumena: 485 m

– Uraren erabilera: Etxekoa eta abeltzaintzakoa.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Zundaketatik mahuka baten bidez hartutako ura, 3 m

Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:

– Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-0148 EX-G-2022-0086 espedientean izapidetzen dena.

– Hasteko modua: Ofizioz.

– Interesduna: Xabin López Aguiriano.

– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: ***6911**

– Hargunea: Dontzella-Iturri zundaketa.

– Bilketa-puntua (UTM (ED50) koordenatuak): X= 591.436; Y= 4.790.373

– Udalerria (LH): Errenteria (Gipuzkoa).

– Uraren erabilera: Etxekoa, abeltzaintzakoa eta ureztatzea.

– Urteko gehieneko bolumena (m

– Ebazpenaren eguna: 2005eko azaroaren 24a.

– Amaitzeko arrazoia: Emakidaren epea amaitzea.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 25a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala