Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2026ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4352

IRAGARKIA, espedientea irekitzeko erabakia jakinarazteari buruzkoa.

Aipatu iragarkia Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik izapidetutako SIN-2026-0041 zehapen-espedienteari buruzkoa da.

Ahaleginak eginik ere ezin izan denez adierazitako erabakia zuzenean jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunari jakinarazten zaio hamabost (15) eguneko epea izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bidezkotzat hartzen dituen alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, froga proposatzeko, baliatu nahi dituen baliabideak zehaztuta.

Halaber, ohartarazten zaio adierazitako epean prozeduraren hasieraren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badu, prozedurari hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, 39/2015 Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Azkenik, adierazten da argitaratzen den egintzaren testu osoa eta espediente osoa interesdunaren eskura daudela Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua. 01013 Vitoria-Gasteiz), aztertu eta ezagutu ditzan.

Hori guztia argitara ematen da interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 24a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala