Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2026ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4345

IRAGARKIA, 2026ko irailaren 22koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzio batzuk azkentzeko aldebakarreko erabakiak.

Aipatutako erabakiak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren erregelamenduaren maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuak 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdunak direnek (eranskinean daude identifikatuta) eskaeraren testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Izatezko Bikoteen Erregistroaren lurraldearen arabera, dagokien administrazio-unitatera jo beharko dute:

Arabako lurralde-ordezkaritza: Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz.

Bizkaiko lurralde-ordezkaritza: Gran Vía kalea 85, 48011, Bilbao.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza: Intxaurrondo kalea 70, 20015, Donostia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere sar daiteke espedientearen edukian: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 22a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala