Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2026ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4335

AGINDUA, 2026ko irailaren 29koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2026ko abuztuaren 27ko Aginduan atzemandako akats materialak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta egurraren balio-katean ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko 2026ko ekitaldiko laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta laguntzetarako deialdia egiten duena (Ikerbat programa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko abuztuaren 27ko Aginduan. Agindu horren bidez onartu ziren 2026. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta egurraren balio-katean ikertzeko, garatzeko eta berritzeko 2026ko ekitaldiko laguntzen oinarri arautzaileak eta laguntzetarako deialdia egin zen («Ikerbat Programa», 2026ko irailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Azaldutakoa kontuan izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– Zuzentzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko abuztuaren 27ko Agindua. Agindu horren bidez onartu ziren 2026. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta egurraren balio-katean ikertzeko, garatzeko eta berritzeko 2026ko ekitaldiko laguntzen oinarri arautzaileak eta laguntzetarako deialdia egin zen («Ikerbat Programa»).

8. oinarriko 11. ataleko a) letran, 2026/3975 (86/22) orrialdean,

hau dio:

«a) Diruz lagundu daitezkeen eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean egiten diren gastu guztiak aukeratu ahal izango dira urteko proiektuen kasuan, eta 2027ko abenduaren 31ra bitartean egiten direnak urte anitzekoen kasuan, betiere laguntza-eskaera aurkeztu aurretik ez bada lankidetza-proiektua guztiz gauzatu.»

Baina hau esan behar du:

«a) Diruz lagundu daitezkeen eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean egiten diren gastu guztiak aukeratu ahal izango dira urteko proiektuen kasuan, eta 2027ko urriaren 31ra bitartean egiten direnak urte anitzekoen kasuan, betiere laguntza-eskaera aurkeztu aurretik ez bada lankidetza-proiektua guztiz gauzatu.»

13. oinarrian, 1. paragrafoko a) idatz-zatiko 3) puntuan, 2026/3975 (86/30) orrialdean,

hau dio:

«3) Dagokion sektore-eremuko berrikuntza-politikekin bat etortzea: 15 puntu, gehienez. Proiektuak eskualdeko eta Europako politikak eta estrategiak kontuan hartzea baloratzen da, hala nola ZTBP 2030, berrikuntzako itsasargiak, EZPE, GEPE, Itun Berdea, Baserritik Mahaira estrategia, edo GJHak (garapen jasangarrirako helburuak).»

Baina hau esan behar du:

«3) Dagokion sektore-eremuko berrikuntza-politikekin bat etortzea: 25 puntu, gehienez. Proiektuak eskualdeko eta Europako politikak eta estrategiak kontuan hartzea baloratzen da, hala nola ZTBP 2030, berrikuntzako itsasargiak, EZPE, GEPE, Itun Berdea, Baserritik Mahaira estrategia, edo GJHak (garapen jasangarrirako helburuak).»

14. oinarrian, e) letran, 2026/3975 (86/32) orrialdean,

hau dio:

«e) Laguntza jaso ahal izateko, 64 puntu lortu beharko dira gutxienez.»

Baina hau esan behar du:

«e) Laguntza jaso ahal izateko, 53 puntu lortu beharko dira gutxienez.»

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala