
198. zk., 2026ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4333
AGINDUA, 2026ko irailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Ilargi» haur-eskola pribatuaren jarduerak eteteko baimena emateko dena.
Aztertu da Barakaldoko (Bizkaia) «Ilargi» haur-eskola pribatuaren titularrek, Nerea Jaione Martinez Pérez eta Ainhoa Alonso Kortazar andreek, osatutako ondasun-erkidegoak eskatuta hasitako espedientea. Horretan, ikastetxearen jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatzen dute.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004ko ikasturteetan), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jarduerak eteteko baimena ematen zaio, ondoren zehazten den haur-eskola pribatuari:
Ikastetxearen kodeak: 015776 (EAE) eta 48018919 (unibertsala).
Izen generikoa: haur-eskola pribatua (HEPR).
Izen espezifikoa: «Ilargi».
Titularra: Nerea Jaione Martinez Pérez-Ainhoa Alonso Kortazar C.B.
Helbidea: Euskadi etorbidea, 9.
Udalerria: Barakaldo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako lehen zikloa: 5 unitate.
• 2 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza, 8 ikaspostutarako edukierakoa.
• 2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza, 13 ikaspostutarako edukierakoa.
• 1 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza, 18 ikaspostutarako edukierakoa.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko erregistro-inskripzioan agertzen ez den beste izenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio orotan, berezko dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, izen espezifikoarekin eta ikastetxearen kodearekin batera, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri diren indarreko gainerako legeriari dagokienez, bai eta baimena berrikusteko eskatzera ere, bere legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxe horien erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.
Bosgarrena.– Ikastetxeak eraikuntzako kode teknikoa bete behar du martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ezta hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 28a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS