
198. zk., 2026ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4330
93/2026 EBAZPENA, irailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lekeitioko Udalarekin 2022ko irailaren 28an sinatutako hitzarmenaren luzapena, Lekeitioko udal-mugarteko Karabiako AR2.3 eremuan gizarte-babeseko etxebizitzen sustapena ahalbidetzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lekeitioko Udalarekin 2022ko irailaren 28an sinatutako hitzarmenaren luzapena, Lekeitioko udal-mugarteko Karabiako AR2.3 eremuan gizarte-babeseko etxebizitzen sustapena ahalbidetzekoa. Hitzarmen luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 29KO 93/2026 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA LEKEITIOKO UDALAREN ARTEAN 2022AN SINATUTAKO HITZARMENAREN LUZAPENA. HITZARMENAREN XEDEA DA LEKEITIOKO UDALERRIKO AR2.3 KARABIA EREMUAN BABES SOZIALEKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA AHALBIDETZEA
HAUEK BILDU DIRA:
Alde batetik, Denis Itxaso Gonzalez jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua.
Eta bestetik, Ander Aldazabal Etxeberria jauna, Lekeitioko alkate-udalburua.
AGERTU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2026ko irailaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz egintza honetarako baimendua.
Eta, bigarrena, Lekeitioko Udaleko alkate-udalburu gisa eta hura ordezkatuz, toki-korporazio horrek 2026ko uztailaren 9an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz egintza honetarako baimendua.
Bi alderdiek luzapen-erabaki hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri, eta hau:
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2022ko irailaren 28an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Lekeitioko Udalak, Lekeitio udalerriko AR2.3 Karabia eremuan babes sozialeko etxebizitzen sustapena egiteko.
Bigarrena.– 2022an sinatutako hitzarmen hori iraungita geratuko da 2026ko irailaren 28an, eta ordura arte geratzen den denbora ez da nahikoa aurreikusitako ekintzak gauzatzeko. Horregatik, hitzarmenaren luzapena izapidetzea beharrezkoa da, administrazio biek hartutako konpromisoak bete ditzaten bermatzeko.
Hirugarrena.– Hitzarmenaren zazpigarren klausulak dioenarekin bat, sinatzen zen momentutik aurrera, 4 urteko indarraldia zuen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 49.h) 2. artikuluan xedatutakoarekin bat, klausula horrek berak ere esaten du aurreikusitako epe hori amaitu aurreko edozein momentutan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki ahalko dutela hura beste lau urtez luzatzea edo haren iraungitzea.
Laugarrena.– Orain arte alderdien artean izan den elkarlanerako eta koordinaziorako asebetetze maila handia izan da, eta harekin jarraitzeko xedez, halaber, jardueren eta etxebizitza egokiaren legezko okupaziorako irispidea izateko eskubidea gauzatzeko eraginkortasunaren arteko koherentzia, bai eta Euskadiko etxebizitza politika gidatzen duten gainerako printzipioak –hitzarmenean jasota baitaude– betetzearen artekoa ere mantentzeko xedez, alderdiek 2022ko irailaren 28an sinatutako hitzarmena luzatzea beharrezko ikusten dute hartan jaso ziren helburu guztiak bete ahal izateko.
Aurrean adierazitakoa aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Lekeitioko Udalak
HAU ERABAKITZEN DUTE:
Artikulu bakarra.– 4 urtez luzatzea (2030eko irailaren 28ra arte) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko garai hartako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Lekeitioko Udalak sinatutako hitzarmena, Lekeitio udalerriko AR2.3 Karabia eremuan babes sozialeko etxebizitzen sustapena egiteko.
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioak izan ditzan, alderdiek luzapen-erabaki hau sinatzen dute.
Egoitza elektronikoa, 2026ko irailaren 24a.
Lekeitioko Udaleko alkate-udalburua,
ANDER ALDAZABAL ETXEBERRIA.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS