
198. zk., 2026ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4326
EBAZPENA, 2026ko irailaren 30ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako 2026ko lau beka emateko Kalifikazio Batzordearen kideak eta argitara ematen baita batzorde horren osaera.
Aztertu da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 29ko Agindua, zeinaren bidez Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako 2026an lau beka arautzeko oinarriak ezarri eta horietarako deialdia egiten baita.
Agindu horren 7. oinarriak xedatzen duenez, Kalifikazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kalifikazio Batzordeko kide izendatzea pertsona hauek:
– Mikel Aizpuru Murua, unibertsitateko irakaslea, Historia Garaikidean aditua.
– Andoni Artola Renedo, unibertsitateko irakaslea, Historia Modernoan aditua.
Bigarrena.– Argitara ematea Kalifikazio Batzordearen osaera. Hona hemen kideak:
Batzordeburua:
– Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria.
Batzordekideak:
– Josebe Alonso Marigomez, Euskadiko Artxibo Historikoaren arduraduna.
– Oihana Artetxe Arostegi, Euskadiko Artxibo Historikoko teknikaria.
– Mikel Aizpuru Murua, unibertsitateko irakaslea, Historia Garaikidean aditua.
– Andoni Artola Renedo, unibertsitateko irakaslea, Historia Modernoan aditua.
Hirugarrena.– Natalia Barral Marin izango da Kalifikazio Batzordeko idazkaria, zeina Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzako aholkulari juridikoa baita. Hitza izango du, baina botorik ez.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 30a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS