
197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4319
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ontzien hondakinak jasotzeko eta manipulatzeko plana, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetan.
Ontzien hondakinak jasotzeko portu-instalazioei buruzko otsailaren 15eko 128/2022 Errege Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, ontzietatik eratorritako hondakinak jasotzeko eta kudeatzeko planak onartzeko edo aldatzeko prozedurek nahitaez bete beharko dute hogei eguneko jendaurreko informazio-izapidea.
Indarrean dagoen araudia betez, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetan ontzien hondakinak jasotzeko eta manipulatzeko plana onartu aurreko jendaurreko informazioaren izapidea irekitzen da.
Beraz, hogei egun balioduneko epean jendaurrean jartzea dagokio, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da:
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 6a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS