Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4316

EBAZPENA, 2026ko urriaren 2koa, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearena, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntza-programaren onuradunen destino-zentro gisa erakunde laguntzaileak hautatzeko prozedura ebazten duena (Ikertalent programa).

2026ko maiatzaren 7an, osteguna, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Agindua argitaratu zen EHAAn (84. zk.). Agindu horren bidez, deialdia egin zen nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntza-programaren onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko, eta programa horren oinarri arautzaileak onartu ziren. (Ikertalent programa).

Agindu horren babesean, 9 erakundek eta 37 ikerketa-proiektuk egindako eskaerak aurkeztu ziren. Hala ere, 7. oinarriko 2. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, atzera egindakotzat jotzen dira, dagokion ebazpenen bidez, bi erakundek egindako eskaerak: Basque Center for Macromolecular Desing and Engineering-Polymat Fundazioa eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutu Elkartea. Ondorioz, 7. oinarriko 4. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, 7 erakunde eta 35 proiektu sartzen dira lehian.

2026ko apirilaren 1eko Aginduaren 7. oinarrian xedatutakoaren arabera eratutako hautaketa-batzordeak eskabideak ebaluatu eta baloratu ondoren, batzorde horrek nahitaezko txostena egin zuen. Txosten horretan, 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren 4. eta 8. oinarrien eta gainerako baldintzen arabera egindako eskaeren ebaluazioaren emaitza jasotzen da. Txosten hori prozedura kudeatzen duen organoari aurkeztu zitzaion, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariari, zeinak dagokion behin betiko ebazpen-proposamena egin baitzuen. Bertan jasotzen dira hautatutako erakundeak eta proiektuak, bai eta hautatu ez direnak ere; eta haien ebaluazioa zehazten da, ezarritako balorazio-irizpideen arabera.

Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea. Ebazpen horretan, doktoratu aurreko ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako proiektuak eta erakunde laguntzaileak hautatzen dira.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2026ko ekitaldirako, Neiker-Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario SA, Fundación Azti-Azti Fundazioa eta Leartiker S. Coop erakundeak hautatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko programako erakunde laguntzaile gisara.

Ikertzaileentzako zortzi (8) prestakuntza-proiektuak, teknologoentzako zortzi (8) prestakuntza-proiektuak eta horiek garatuko dituzten erakundeak I. eranskinean jasotzen dira, III. eranskinean jasotzen diren balorazioekin bat etorriz.

Bigarrena.– Adieraztea honakoak ez direla hautatu, 2026ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan doktoratu aurreko ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko programako erakunde laguntzaile izateko: Fundación tecnalia Research & Innovation, Basque Culinary Center Fundazioa, Asociación Empresarial Cluster de Alimentacion Euskadi elkartea eta BC3 Basque Centre for Climate Change-klima Aldaketa Ikergai elkartea. Erakunde horien zerrenda II. eranskinean jasotzen da, III. eranskinean jasotzen diren balorazioekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Fitxa teknikoa onartzea, hautatutako erakundeek bete eta laguntzen organo kudeatzaileari bidali beharrekoa, hautatutako proiektuei publizitatea emateko (IV. eranskina).

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren 9. oinarriko 4. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egindako izendapena onartutzat joko da, salbu eta ebazpena jakinarazten denetik 10 eguneko epean berariaz uko egiten bazaio.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 2a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala