
197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4313
EBAZPENA, 2026ko irailaren 29koa, Farmaziako zuzendariarena, Tolosa Udalerriko (Gipuzkoa) Amarotz auzoan botikina sortzeko baimena emateko prozedurari hasiera ematen diona.
Marta Olarreaga Aramburu andreak Tolosa udalerrian (Gipuzkoa) Martín José Iraola kaleko 10. zenbakian duen farmazia-bulegoa eskualdatzeko espedientea ikusi da eta gertakari hauen arabera:
GERTAKARIAK
Lehenengoa.– 2021eko urtarrilaren 5eko ebazpenaren bidez, Finantzaketa eta Administrazio Sanitarioko sailburuordeak erabaki zuen egokia zela beste administrazio-prozedura bati ekitea, Tolosa udalerriko (Gipuzkoa) Amarotz auzoan botikin bat jartzeko asmoari dagokionez.
Bigarrena.– Botikin hori sortzea, Farmaziako zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 8ko ebazpenaren bidez baimendu zen. 2021eko irailaren 22an, Farmaziako zuzendariak ebazpena eman zuen, Marta Olarreaga Aramburu andrea, Tolosa udalerriko (Gipuzkoa) Martín José Iraiola kaleko 10. zenbakian dagoen farmazia-bulego bateko farmazialari arduraduna, hautatzeko.
Hirugarrena.– 2022ko ekainaren 10ean, Tolosa udalerriko (Gipuzkoa) Amarotz auzoko Amarotz kaleko 9. zenbakian dagoen botikina martxan jartzeko baimena eman zitzaion Marta Olarreaga Aramburu andreari.
Laugarrena.– Tolosa udalerriko (Gipuzkoa) Martín José Iraola kaleko 10. zenbakian dagoen farmazia-bulegoaren eskualdaketarako dagokion prozedura izapidetu eta amaitu ondoren, 2026ko abuztuaren 24an, lehen Marta Olarreaga Aramburu andrearena izan zen farmazia-bulego horren funtzionamendu-baimena Amaia Mendizabal Olaizola andrearen alde eman da. Era berean, Tolosa udalerriko (Gipuzkoa) Amarotz auzoko botikinaren sorrera- eta funtzionamendu-baimenak iraungitzat jo dira; hala ere, botikina behin-behinean jendearentzat irekita mantenduko da, botikina sortu eta esleitzeko prozedura gauzatzen den bitartean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Farmazia-bulegoak eskualdatzeko prozedura ezartzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 8.1 artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezartzen denaren eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 16. artikuluan ezartzen denaren arabera, Farmaziako zuzendariari dagokio ebazpen hau idaztea.
Bigarrena.– 26/2023 Dekretuak, otsailaren 21ekoak, botikinak baimentzeko, horien baldintzak ezartzeko eta jarduteko araubideari buruzkoak, botikin baten baimena iraungitzeko arrazoien artean aurreikusten du lotuta dagoen farmazia-bulegoa eskualdatzea. Horrela, botikinaren gaineko erantzukizuna ez da aldatzen lotuta dagoen farmazia-bulegoaren mekanismo beragatik; aitzitik, kasu horietan bidezkoa dena da, betiere instalatzea eragin zuten inguruabarrak aldatu ez badira, beste botikin-baimen bat deitzea, aipatutako dekretuaren 12. artikuluak aipatzen duen prozedura hasteko erabakiaren bidez, hau da, botikinak ez direla eskualdatzen, baimendu baizik. Tolosako udalerriaren kasuan, «botikinaren baimena» azkentzeak ez du esan nahi haren bidezkotasuna zalantzan jarri behar denik; izan ere, ez da hura instalatzea eragin zuten gertakarien aldaketarik gertatu, eta, beraz, bidezkotasun hori baino ezin da egiaztatu, hura aitortzen zuen akordioak indarrean jarraitzen baitu.
Horregatik guztiagatik, aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Tolosa udalerriko (Gipuzkoa) Amarotz auzoan botikina instalatzea egokia dela berrestea.
Bigarrena.– Udalerri horretan botikina sortzeko baimenerako prozedurari hasiera emateko agintzea.
Hirugarrena.– Udalerriko farmazia-bulegoetako titular diren farmazialariak jakinaren gainean jartzea, egoki irizten badiote, botikina sortzeko baimena eska dezaten. Deialdiak ezaugarri hauek izango ditu:
– Instalazioaren udalerria:
Tolosa (Gipuzkoa).
– Farmazia-eremua:
B1 motakoa, Tolosa izena duena eta Tolosako udalerria hartzen duena, Aldaba Bedaio de la ZS erakundeak izan ezik. 3.4.01 eta ZF 3.C.TA.13.
– Egon daitezkeen lokalak:
B.º Amarotz, 9.
– Lokalaren erabilgarritasuna:
Interesdunek lokalaren erabilerari buruzko informazioa eskatu ahal izango diote Farmazia Antolamenduko Zerbitzuari, 945 019 269 telefono-zenbakiaren edo ordfarma-san@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez.
– Beharrezko dokumentazioa:
Otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuaren 12.3 artikuluan aurreikusitakoa.
– Aurkezteko epea:
Hilabete 1, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Laugarrena.– Interesdunei ebazpen hau jakinaraztea. Halaber, ebazpen honek administrazio-bidea agortzen ez duela adieraziko zaie, eta ohiko errekurtsoa edo egokitzat jotzen duten bestelako edozein errekurtso jarri ahalko dutela beronen aurka, Administrazio eta Finantzazio Sanitarioko Sailburuordetzan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS