
197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4308
EBAZPENA, 2026ko irailaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Berdintasunaren aldeko 2026ko Emakunde Sariaren Epaimahaiaren osaera.
2026ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2026ko Emakunde Sariaren oinarriak onartu eta dagokion deialdia egin zen (EHAA, irailaren 28koa, 185. zk.). Sariaren helburua da jendaurrean nabarmendu eta aitortzea arlo honetan gailendu diren pertsona fisiko edo juridikoak –publiko nahiz pribatuak– emakumeen eta gizonen berdintasunari egindako ekarpenagatik, beren ibilbideagatik, eta emakumeak ahalduntzeko, sexuagatiko diskriminazioak desagerrarazteko edo emakumeen aurkako indarkeria matxista ezabatzeko ekimen eta proiektuak sustatzeagatik.
Arestian aipatutako ebazpen horren 11. artikuluari jarraikiz, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da osaeraren berri. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, epaimahaiak ebaluazio-lanari ekin aurretik.
Hori guztia kontuan hartuta eta justifikatuta ezinezkoa izan dela betetzea martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.2 artikuluan ezarritakoa,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Berdintasunaren aldeko 2026ko Emakunde Sariaren Epaimahaiaren osaera.
a) Epaimahaiburua:
Miren Elgarresta Larrabide andrea.
b) Idazkaria:
Noemi Ostolaza Arcauz andrea.
c) Epaimahaikideak:
Joana del Hoyo Fernandez andrea.
MariaTeresa Laespada Martínez andrea.
Ordezkoa: Trinidad Lourdes Vicente Torrado andrea.
Maite Peña López andrea.
Ordezkoa: Irune Berasaluze andrea.
Natividad López de Muniain Alzola andrea.
Antonia Gabarri andrea.
Ordezkoa: Belen Balerdi Bengoa andrea.
Unai Martín jauna.
Belen Forniés Bello andrea.
Estibaliz Linares andrea.
Sonia González Ubierna andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna.
Ordezkoa: Maria Montserrat Parra Jorna andrea, Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion administrazioarekiko auzien salan, bi hileko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 22a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS