
197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4301
1575/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 1388/2026 Ebazpena, uztailaren 24koa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, erdi-mailako teknikarien lanbide-taldeko erdi-mailako tituludun kategorian (administrazioko eta kudeaketako erdi-mailako teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 1388/2026 Ebazpena, erdi-mailako tituludun kategoriako (administrazioko eta kudeaketako erdi-mailako teknikari lanpostu funtzionalaren) epaimahaiaren osaerari dagokionez:
a) Koldo Prado Rodríguez jauna epaimahaiburu titular izendatu izana errebokatzea.
b) Maider Solana Arce andrea epaimahaiburu titular izendatzea.
c) Maider Solana Arce andrea ordezko epaimahaiburu izendatu izana errebokatzea.
d) Inmaculada Mancisidor Garay andrea ordezko epaimahaiburu izendatzea.
e) Amaia Larrea Aramburu andrea laugarren epaimahaikide titular izendatu izana errebokatzea.
f) María Mercedes Vadillo Landa andrea laugarren epaimahaikide titular izendatzea.
g) María Mercedes Vadillo Landa andrea laugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
h) Vanesa Martín González andrea laugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS