
197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4299
1573/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 1384/2026 Ebazpena, uztailaren 24koa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko anatomia patologikoko teknikari espezialista kategorian (anatomia patologikoko teknikari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 1384/2026 Ebazpena, anatomia patologikoko teknikari espezialista kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez:
a) Sorkunde Bergara Elorza andrea lehenengo epaimahaikide titular izendatu izana errebokatzea.
b) Ibón Irazoqui Oharriz jauna lehenengo epaimahaikide titular izendatzea.
c) Ibón Irazoqui Oharriz jauna lehenengo ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
d) Maitane Carballo García andrea lehenengo ordezko epaimahaikide izendatzea.
e) Aritz Martínez González jauna hirugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
f) Erlantz Sobrevilla Guinea jauna hirugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
g) Borja Pueyo Ezcurra jauna laugarren ordezko epaimahaikide izendatu izana errebokatzea.
h) Itsaso Castillo Ferreira andrea laugarren ordezko epaimahaikide izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS