
197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4289
1563/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 1370/2026 Ebazpena, uztailaren 24koa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko farmazialari kategorian (farmaziako fakultatibo tekniko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 1370/2026 Ebazpena, farmazialari kategoriako (farmaziako fakultatibo tekniko lanpostu funtzionalaren) epaimahaiaren osaerari dagokionez:
a) Iratxe Bengoa Alonso andrea idazkari titular izendatu izana errebokatzea.
b) Carlos Lafuente Zugasti jauna idazkari titular izendatzea.
c) Carlos Lafuente Zugasti jauna ordezko idazkari izendatu izana errebokatzea.
d) María José Llarena Cuevas andrea ordezko idazkari izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS