Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4283

AGINDUA, 2026ko urriaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez esleitu gabetzat jotzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Kontuan izanik zer xedatzen duen 102. artikuluan abenduaren 1eko 11/2022 Legeak, Euskal Enplegu Publikoarenak, eta zer aurreikusten duen 4. oinarrian Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 28ko Aginduak (2026ko abuztuaren 21eko EHAA), goi-kargudunaren idazkaria lanpostua (520010/85) betetzekoak, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Esleitu gabetzat jotzea «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 85) izendapen askez hornitzeko deialdia, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza honetarako egina: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 5a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala