Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2026ko urriaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4280

1555/2026 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten eta fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko neurofisiologia klinikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoria/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta 2025eko abenduko zikloan deitutako destinoen behin betiko esleipena egiten baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten eta fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko neurofisiologia klinikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoria/lanpostu funtzionalentzat (EHAA, 62/2023 zk.). Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean bildutako oinarrien arabera eraendu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 476/2026 Ebazpenaren bidez, 2025eko abenduko zikloan eskainitako destinoak argitaratu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten eta fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko neurofisiologia klinikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko (EHAA, 61/2026 zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren uztailaren 28ko 1340/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten eta fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko neurofisiologia klinikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoriako/lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratu ziren, eta 2025eko abenduko zikloan deitutako destinoen behin-behineko esleipena egin zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoa betetzeko, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio neurofisiologia klinikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoriako/lanpostu funtzionaleko destinoen behin betiko esleipenaren zerrenda. Zerrenda hori jasota dago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren I. eranskinean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko kategorien/lanpostu funtzionalen zerrendan. Hortaz, indarreko legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea, ebazpen honekin batera erantsi den I. eranskinaren bidez eta lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko neurofisiologia klinikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoriako destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko abenduko zikloan onartutakoen zerrenda. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 476/2026 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena.– Onartzea, ebazpen honekin batera erantsi den II. eranskinaren bidez eta baztertzeko arrazoiak adierazita, fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko neurofisiologia klinikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoriako destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko abenduko zikloan baztertutakoen zerrenda. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 476/2026 Ebazpenean daude jasota.

Hirugarrena.– Agintzea, ebazpen honen III. eranskinaren bidez, argitara emateko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren martxoaren 5eko 476/2026 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori zenbatzeko, betetzen duen destinoa ere hartu beharko da kontuan, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Halakoetan, interesduna behin-behineko atxikipenean badago, EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta, zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan, kargua utzi eta hurrengo egunean.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala