
196. zk., 2026ko urriaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4268
IRAGARKIA, 2026ko irailaren 28koa, Arabako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hauste aktan jasotako lan arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozeduraren hasiera edota Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Aipatutako egintza horren jakinarazpen pertsonala ezin eginik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatua baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Hala egin beharra aurreikusten duenez 46. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, jakinarazten zaie interesdunei egintzaren eduki osoa ezagutu nahi badute Arabako Laneko Ikuskaritzara agertu beharko dutela (Alaba Jeneralaren Kalea 10, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara bitartean eta astelehenetik ostiralera, horretarako epea, gehienez 20 egun naturalekoa, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iragarki hau argitaratzen da, eranskinean zerrendatzen diren interesdunak haren jakitun jartzeko, jakinarazpen-balioa izango baitu beraientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 28a.
Arabako Laneko Ikuskaritzako burua,
SONIA HOLGADO ARÍN.
RSS