
196. zk., 2026ko urriaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4266
AGINDUA, 2026ko irailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Bilboko Haurreskola-Txurdinaga» udal haur-eskolaren baimena aldatzeko dena, Haur Hezkuntzako unitate baten erabilera aldatzeagatik.
Bilboko Udalak, Bilboko (Bizkaia) «Bilboko Haurreskola-Txurdinaga» udal haur-eskolaren erakunde titularrak, baimena eskatu du 1-2 urteko haurrentzako unitate baten erabilera aldatzeko, 0-1 urteko haurrentzako unitate izatera igaro dadin. Dagokion espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Hauek ikusi dira: 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako indarreko xedapenak ikusi. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko «Bilboko Haurreskola-Txurdinaga» udal haur-eskolari baimena ematea 1-2 urteko haurrentzako unitate baten erabilera aldatzeko, 0-1 urteko haurrentzako unitate izatera igaro dadin. 2026-2027 ikasturtetik aurrera, ikastetxea Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 015964 (EAE) eta 48020011 (unibertsala).
Izen generikoa: udal haur-eskola.
Izen espezifikoa: «Bilboko Haurreskola-Txurdinaga».
Titularra: Bilboko Udala.
Helbidea: Fernando Jiménez Miembro de la DYA, 3.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 4 unitate, honela banatuta:
– Unitate bakarra 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukiarekin.
– 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitzak 13 ikaspostuko edukiarekin.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili identifikatzeko.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS