Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2026ko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4265

AGINDUA, 2026ko irailaren 22koa, Hezkuntza sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Arteta Musika Eskola» Musika Eskola Pribatua irekitzeko eta abian jartzeko baimena emateko dena.

Susana Arteta Rosales-ek Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) musika-eskola pribatu bat irekitzeko eta abian jartzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua; 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa; 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzkoa, eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2026ko irailaren 1etik aurrera, Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) «Arteta Musika Eskola» Musika Eskola Pribatua irekitzeko eta martxan jartzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, Hezkuntza Sailaren unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 016006 (EAE) eta 48020227 (unibertsala).

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua (MEPR).

Izen espezifikoa: «Arteta Musika Eskola».

Titularra: Susana Arteta Rosales.

Helbidea: Arauti kalea, 2 behea.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

• Mailak: 1, 2, 3 eta 4.

• Familiak eta espezialitateak:

– Kantuko espezialitatea: kantua eta kantu korala.

– Hari igurtzizko instrumentuak: biola, biolina, biolontxeloa.

– Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, zeharkako txirula.

– Teklatu-instrumentuak: teklatu elektronikoa, pianoa.

– Perkusio-instrumentuak: perkusioa, bateria.

– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: panderoa.

– Beste instrumentu eta tailer batzuk: musikoterapia, 65 urtetik gorakoentzako musika-hizkuntza, Ukelele, perkusio tradizionaleko tailerra.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri den indarreko gainerako legeriari dagokionez, bai eta baimena aldatzeko eskatzera ere, bere legezko ordekariaren bitartez, ikastetxeko erregistroko datuen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke euskal autonomia erkidegoko auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala