Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2026ko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4263

EBAZPENA, 2026ko irailaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

2026ko apirilaren 8an, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko martxoaren 17ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu honen bidez, 2026. urtean kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten da.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko martxoaren 17ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza eta onuradun guztiak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala