Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2026ko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4262

EBAZPENA, 2026ko irailaren 24koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, 2026ko irailaren 9ko Ebazpenaren hutsen zuzenketa egiteko dena (Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen Federazio eta Konfederazioei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena, 2026an berrikuntza-proiektuak egin ditzaten).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2026ko irailaren 9ko Ebazpeneko esteketako batean, akats bat aurkitu dago digitu batean.

Horrelako huts bat aukitu da Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren 2026ko irailaren 9ko Ebazpenean (EHAA, 182. zk., 2026ko irailaren 23koa), zeinaren bidez Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen Federazio eta Konfederazioei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten baita, 2026an berrikuntza-proiektuak egin ditzaten. Hain zuzen ere, eranskinean aurkitu da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2026/3980 (10/7) orrialdean, bederatzigarren oinarriko Oinarri Arautzaileen eranskinean, c) puntuan,

honako hau dio:

«Horretarako, erakunde horietako lehendakariek, legezko ordezkariek edo ahaldunek BAK eskuratu ahal izango dute, indarrean duten NANaren edo pasaportearen bidez, honako helbide hauetan aurreikusitako identifikazio- eta sinadura elektronikoko sistema gisa:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1273301».

honako hau esan behar du:

«Horretarako, erakunde horietako lehendakariek, legezko ordezkariek edo ahaldunek BAK eskuratu ahal izango dute, indarrean duten NANaren edo pasaportearen bidez, honako helbide hauetan aurreikusitako identifikazio- eta sinadura elektronikoko sistema gisa:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1273401».

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 24a.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.


Azterketa dokumentala