
196. zk., 2026ko urriaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4259
1398/2026 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatzen baita goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako tituludun kategorian (segurtasuneko eta higieneko prebentzioko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 879/2026 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira oinarri espezifikoak goi-mailako tituludun kategorian (segurtasuneko eta higieneko prebentzioko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 1039/2026 Ebazpenak aldatu zuen.
Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 21. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aurretik aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpenak onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Laugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
ERANSKINA
KATEGORIA: GOI-MAILAKO TITULUDUNA (SEGURTASUNEKO ETA HIGIENEKO PREBENTZIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA)
Epaimahaiburua:
– Titularra: María Teresa Domínguez Fernández.
– Ordezkoa: Susana Gómez Alguacil.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Miguel Ángel Cabrero García.
– Ordezkoa: Olatz Dorronsoro Sagasti.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Ainhoa Cuadra Goiri.
– Ordezkoa: José Manuel Romero Gimeno.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Juan Luis Fernández Elorduy.
– Ordezkoa: María Jesús García Berasategui.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Eduardo Resines Galaz.
– Ordezkoa: Ana Rosa Gómez Rivas.
Idazkaria:
– Titularra: Elixabete Esparza García.
– Ordezkoa: Iñaki Pérez Sanz.
RSS