Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2026ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4111

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-29/2026-S zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.

23065953N IFZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio arau hauste sanitario bat egiteagatik hasitako zehapen espedientea ebatzi egin dela, eta ezarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 3800 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatutako i jar dakioke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. Artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin. Espedientea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, «Nire karpetan» ikusi ahal izango dute, eta Bizkaiko Osasun Lurralde ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Ohartarazten da isun-zehapenaren zenbatekoa honako epe hauetan ordaindu beharko dela: Ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazten denetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazten bada, jakinarazpena egiten denetik hurrengo bigarren hilabeteko 5era arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea aurreko lerrokadan adierazitako epeen ondoren amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan aldez aurretik hitzordua eskatu behar da).

Isuna aipatutako borondatezko epean ordaindu ezean, behartze-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2026ko irailaren 14a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala