Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2026ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4108

EBAZPENA, 2026ko irailaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratu egiten baita zer erakunderi eman zaizkien, 2026-2027ko deialdia dela medio, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko dirulaguntzak.

Dirulaguntza publikoak emateko prozeduren goiburu behar izan duen publizitate-printzipioa betez, hala xedatzen baitu 26.2 artikuluan abenduaren 21eko 20/2023 Legeak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duenak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzen 2026-2027ko deialdiak, zeina Administrazio Kontseiluak onartu baitzuen 2026ko martxoaren 16ko bilkuran eta argitaratua izan baitzen 2026ko martxoaren 25eko EHAAn (57. zk.), ezartzen du 18.6 artikuluan ezen, prozeduraren ebazpena Lanbideren webgunean argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko dela deialdiko dirulaguntzen onuradun izandako erakundeen zerrenda, erakunde bakoitzak jasotako zenbatekoa ere zehaztuta.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzen 2026-2027ko deialdia dela medio emandako dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, eta harekin batera, kasuan kasuko espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazita, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala