Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2026ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4095

1546/2026 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita eranskinean agertzen diren txanda irekiko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 111/2018 Ebazpenaren bidez, estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartu ziren fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 Ebazpenaren bidez, kautelaz eten ziren ikerketa judizialean zeuden 2016-2017ko EPEko deialdi-prozesuak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1740/2025 Ebazpenaren bidez, kendu egin zen 2016-2017ko EPEaren deialdiko prozesuen kautelazko etetea, zeina Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 1333/2019 eta urtarrilaren 15eko 32/2020 Ebazpenen bidez erabaki zen, kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaileko fakultatibo espezialista mediku kategorian izan ezik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren uztailaren 23ko 1176/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean txanda irekiko oposizioaldia gainditu zuten izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzeko agindu zen, azken puntuazioaren arabera ordenatuta, estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetan lortutako lehiaketa-faseko eta oposizioaldiko puntuazioak bereizirik adierazita, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 10eko 1544/2026 Ebazpenaren bidez, argitaratu ziren txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoaren arabera, eta Epaimahaiak medikuen kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala) izangaien behin betiko zerrenda onartu eta webgunean argitatzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusi honetara bidali ostean, langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea EHAAn argitara dadin eranskinean agertzen diren txanda irekiko esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikuen kategorian (kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako fakultatibo espezialista medikoaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, izangaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Espainiako nazionalitatea ez duten eta parte hartzeko eskubidea duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute, bai eta, beste estatu bateko nazional batekin lotura badute, harekin ahaidetasun-lotura dutela eta haren kontura bizi direla edo haren kargura daudela egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko du, non azken horrek adierazten duen ez dagoela ezkontidearengandik legez bananduta eta, hala badagokio, izangaia haren kontura bizi dela edo haren kargura dagoela.

– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko adierazpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez daudela desgaituta edo egoera baliokidean, eta ez dutela diziplinazko zehapenik edo baliokiderik beren estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten dienik.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Azaldutakoaren arabera lanpostuaz jabetzen diren izangaiak dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko dira lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala