Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2026ko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4093

AGINDUA, 2026ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baita 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangai berri bat.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez (2022-09-30eko eta 2022ko abenduaren 12ko EHAA), iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Maisu-Maistrak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak (desagertzear daudenak), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren bidez, baietsi egin zen Gorka Montaña Espinosa jaunak Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa. Agindu horren bidez, argitara eman zen hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten pertsona hautatuen bigarren zerrenda ere, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 9. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, hautatutakoak deialdietan parte hartzeko ezarritako baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituela egiaztatu ondoren, eta azterketa medikoa gainditu ondoren, karrerako funtzionario izendatzen da.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (Agindu horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren), bertan honako hau sartzeko:

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: Hezkuntza-orientabidea.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Agindu honen bidez, lehen atal honetan izendatutako pertsona karrerako funtzionario gisa sartutzat joko da 2023ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Interneteko helbide honetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala