Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2026ko irailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4061

IRAGARKIA, 2026ko abuztuaren 6koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira errekerimendu batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente zenbaiti buruzko bertaratze-izapidea betetzeko.

Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzearren.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie, haien espedienteak izapidetzen jarraitu ahal izateko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 eguneko epean Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan bertaratu beharko dutela. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 6a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala