
187. zk., 2026ko irailaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4060
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuneko sailburuordeak eranskinean adierazitako erreferentzia-zenbakia duten espedienteetan emandako ebazpenak. Espediente horiek izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzko eskaeren bidez ireki ziren.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Interesdunek eskuragarri daukate aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).
2.– Interesdunek, bere interesak aldezteko, ebazpen honen aurka Datuak Babesteko Euskal Agintaritzara (DBEA) jo ahal izango dute.
Hala ere, eragindako pertsonek uste badute datu-babesaren arloko eskubideak urratu dizkietela, aukeran eta erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Agentzian aurkeztu aurretik, Euskadiko Poliziaren Datu Bilketarako Zentrora – Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 – Erandio; dpd-dbo@ertzaintza.eus) jo ahal izango dute, eta eskubide horiek ez direla asebete uste izateko arrazoiak adieraziko dituzte, horri buruzko balorazioa jasotze aldera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2026ko irailaren 7a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
ASIER ERKOREKA ARRUZA.
RSS