
187. zk., 2026ko irailaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 6 orri.)
- EPUB (392 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4053
EBAZPENA, 2026ko irailaren 15ekoa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2025eko azaroaren 20ko Ebazpena argitaratzean egindako akats material bat zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, jendaurrean jartzen da 2025eko ekitaldian eman, baztertu eta ukatu diren ekintza humanitarioko proiektuetarako dirulaguntzen zerrenda, eta deialdi horretarako funtsak agortu direla jakinarazten da.
2026ko otsailaren 12an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (29. zk.) argitaratu zen 2025eko azaroaren 20ko Ebazpena, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2025eko ekintza humanitarioko proiektuei ekitaldian emandako, baztertutako eta ukatutako laguntzen zerrenda eta jakinarazten baita agortu direla deialdi horretara bideratutako funtsak.
Akats material bat antzeman da aipatutako ebazpenaren argitalpenean, bertan aipatzen diren I., II. eta III. eranskinak argitaratu gabe baitaude.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akats materiala zuzentzea, eLankidetza-Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko azaroaren 20ko Ebazpenaren argitalpenean. Ebazpen horren bidez, argitara ematen dira 2025eko ekitaldian ekintza humanitarioko proiektuei emandako, baztertutako eta ukatutako dirulaguntzen zerrenda, eta deialdi horretara bideratutako funtsak agortu direla jakinarazten da. Ebazpen horretan aipatzen diren I., II. eta III. eranskinak argitaratzen dira.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 15a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS