Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2026ko irailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4049

AGINDUA, 2026ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) «Luis Aramburu» Musika-eskola publikoan irakaskuntza berriak gehitzen dituena.

Aztertu dugu Vitoria-Gasteizko Udalak zer eskabide aurkeztu duen «Luis Aramburu» Musika-eskola publikoan, lehendik zuen baimena aldatuz, organo espezialitatea gehitzeko (Vitoria-Gasteizen dago eta Vitoria-Gasteizko Udala da titularra).

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua; 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa; 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzkoa; eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2026ko irailaren 1etik aurrera, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Luis Aramburu» Musika-eskola publikoan organo espezialitatea gehitzea. Une horretatik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan erregistro-datu hauekin inskribatuta geratuko da:

Kode-zenbakiak: 010314 (EAE) y 01002697 (unibertsala).

Izen generikoa: Musika-eskola publikoa.

Izen espezifikoa: «Luis Aramburu».

Titularra: Vitoria-Gasteizko Udala.

Helbidea: Hedagile kalea, 108 (egoitza nagusia); «Musika Etxea» eraikina, San Antonio Kalea, 14; eta «José Uruñuela» eraikina, Probintzia Baskongaden plaza, 8.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Mailak: 1, 2, 3 eta 4.

• Familiak eta espezialitateak:

• Hari igurtzizko instrumentuak: biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua.

• Metalezko haizezko instrumentuak: tronpeta, tronboia, tronpa eta tuba.

• Teklatu instrumentuak: Pianoa, akordeoia, klabea, teklatu elektronikoa eta organoa.

• Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra elektrikoa, gitarra eta baxu elektrikoa.

• Perkusio-instrumentuak: perkusioa.

• Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: trikitixa, panderoa, txistua, txalaparta, dultzaina eta alboka.

• Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula, oboea eta fagota.

• Kantuko espezialitatea: kantua eta kantu korala.

• Teknologia Musikala: ekoizpen musikala eta zuzeneko interpretazio musikala.

– Lehenengo mailako espezialitateak: musika-hezkuntza goiztiarra, mugimenduko musika, musika-tailerra, dantza-tailerra eta instrumentuaren orientazioa edo hastapena.

– Dantzako espezialitateak: klasikoa, garaikidea eta euskal dantza.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri diren indarreko gainerako legeei dagokienez, bai eta emandako baimena berrikusteko eskatzera ere, ikastetxeko erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.

Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke euskal autonomia erkidegoko auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala