Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2026ko irailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4046

AGINDUA, 2026ko irailaren 8koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira agindu honetan antzemandako hutsak: Agindua, 2026ko uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidegoetan eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten duena, eta horien oinarri espezifikoak onartzen dituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira baina, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko uztailaren 30eko Aginduan (2026ko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 157. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidegoetan eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen, eta berariazko oinarriak onartu ziren. Huts horiek zuzentzea egokitzen da orain.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Akatsak zuzentzea.

1.– Hauxe dio 2.3 oinarriak, II eranskinean, 2026/3653 orrian (45/10):

«Hala ere, eskatutako titulaziorik izan gabe sartu ahal izango da txanda honetan, baldin eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan hamar urteko antzinatasuna egiaztatzen bada edo bost urteko antzinatasuna eta prestakuntza-ikastaro espezifiko bat gainditu izana egiaztatzen bada (ikastaro horretara, irizpide objektiboen arabera sartuko da).»

Honako hau esan behar du:

«Hala ere, eskatutako titulaziorik izan gabe sartu ahal izango da txanda honetan, baldin eta Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan hamar urteko antzinatasuna egiaztatzen bada edo bost urteko antzinatasuna eta prestakuntza-ikastaro espezifiko bat gainditu izana egiaztatzen bada (ikastaro horretara, irizpide objektiboen arabera sartuko da).»

2.– Hauxe dio 1 oinarriak, VII eranskinean, 2026/3653 orrian (45/41):

«1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalako 3 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorraren modalitatean, honela banatuta:

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2»

Honako hau esan behar du:

«1.– Deialdiko plazak.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalako 2 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorraren modalitatean, honela banatuta:

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2»

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 8a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala