
186. zk., 2026ko irailaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4042
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-28/2026-S zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.
79066314L IFZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio arau hauste sanitario bat egiteagatik hasitako zehapen espedientea ebatzi egin dela eta ezarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 1.650 eurokoa dela.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa aipatutako sailburuorde horren aurrean aurkez daiteke, edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, hilabete bateko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat etorriz. Espedientea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean ikusi ahal izango da, bai eta Bizkaiko Osasun Lurralde ordezkaritzan ere (Bilboko Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Ohartarazten da isunaren zehapenaren zenbatekoa honako epe hauetan ordaindu beharko dela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazten denetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazten bada, jakinarazpena egiten denetik hurrengo bigarren hilabeteko 5era arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea aurreko lerrokadan adierazitako epeen ondoren amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan aldez aurretik hitzordua eskatu behar da).
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez ordainaraziko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2026ko irailaren 4a.
Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.
RSS