Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2026ko irailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4039

EBAZPENA, 2026ko irailaren 18koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, publiko egiten duena Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programaren xedera bideratutako baliabide ekonomikoak handitu direla.

2026ko otsailaren 26an, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) zuzendari nagusiak Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programaren oinarri arautzaileen onarpenari, argitalpenari eta deialdiari buruzko ebazpena eman zuen. Ebazpena 2026ko martxoaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (55. zk.).

Argitaratu zenetik igaro den epean eskaera ugari jaso dira. Programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan adimen artifizialean oinarritutako zerbitzuak edo soluzioak aplikatzeko proiektuak babestea, lehiakortasuna hobetzeko.

Programaren oinarri arautzaileetako 3. artikuluko 5. atalaren arabera: «Jasotako eskaeren arabera eta helburu bererako aurrekontua badago, aurrekontuaren gehieneko zenbatekoa 5.000.000 euro gehiagoz handitzeko aukera aurreikusten da (hau da, 16.000.000 eurora arte). Gehieneko zenbatekoa handitzeko ebazpena EHAAn argitaratu beharko da. Edonola ere, argitaratze horrek ez du esan nahi eskaera berriak aurkezteko epea irekitzen denik, ezta ebazteko epea berriz zenbatzen hasten denik ere».

Hori guztia dela eta, eta programaren oinarri arautzaileetako 3. artikuluko 5. atalaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programarako aurreikusitako baliabide ekonomikoak 3.000.000 euroan handitu direla jakinaraztea (programaren xederako bideratutako baliabide ekonomikoak 14.000.000 eurokoak dira).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Bilbao, 2026ko irailaren 18a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

JON ANSOLEAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala