Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2026ko irailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4036

AGINDUA, 2026ko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Mikie» haur-eskola pribatuko titulartasuna aldatzeko.

Aztertu dugu Miren Josune Zugazaga Etxebarria Bilboko «Mikie» haur-eskola pribatuko titularrak eskatuta zer espediente abiarazi den eskolako titulartasuna aldatzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004ko ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Mikie» haur-eskola pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea. Miren Josune Zugazaga Etxebarria da titularra. 2026ko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 015866 (EAE) eta 48019547 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua (HEPR).

Izen espezifikoa: «Mikie».

Titularra: Cristina Ordorica Vázquez.

Helbidea: Pedro Astigarraga, 4.

Udalerria: Bilbo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako lehen zikloa: 3 unitate.

● Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierakoa.

● Unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.

● Unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 15 ikaspostutarako edukierakoa.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezin izango du erregistro-inskripzioan agertzen ez den beste izenik erabili bere burua identifikatzeko.

Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio orotan, berezko dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, izen espezifikoarekin eta ikastetxearen kodearekin batera, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri diren indarreko gainerako legeriari dagokienez, bai eta baimena berrikusteko eskatzera ere, bere legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxe horien erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.

Bosgarrena.– ikastetxeak eraikuntzako kode teknikoa bete behar du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ezta Hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala