
186. zk., 2026ko irailaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4035
AGINDUA, 2026ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Niño Jesús» haur-eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena, titulartasuna aldatzeagatik.
«Instituto religioso de las Siervas de Jesús de la Caridad», Donostiako (Gipuzkoa) «Niño Jesús» haur-eskola pribatuaren erakunde titularrak, ikastetxe horren titulartasunaren aldaketa eskatu du, «Tilin Talan S.L.» erakundearena izatera igaro dadin. Dagokion espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko abenduaren 21eko 17/2023 Legea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoa, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak azterturik,
EBAZTEN DUT:
Primero.– Donostiako (Gipuzkoa) «Niño Jesús» haur-eskola pribatuaren titulartasunaren aldaketa baimentzea «Tilin Talan S.L.» erankundearen alde. 2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 013214 (EAE) eta 20012781 (Unibertsala).
Izen generikoa: haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Niño Jesús».
Titularra: «Tilin Talan S.L.».
Helbidea: Ategorrieta etorbidea, 4.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili identifikatzeko.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikatu beharrekoak diren indarreko gainerako legeei dagokienez, bai eta emandako baimena berrikusteko eskatzera ere, ikastetxeko erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ezta hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS