
186. zk., 2026ko irailaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4034
EBAZPENA, 2026ko irailaren 10ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita Equipos VFU S.L. enpresaren baimena, baimendutako profesionalak aitortutako erakunde gisa.
Espediente zenbakia: EXD–01–2026–2.
AURREKARIAK
Bat.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak 2016ko martxoaren 18an emandako Ebazpenez, Equipos VFU S.L. profesional baimenduak prestatzeko aitortutako Erakunde gisa aitortua izan zen espezialitate honetarako:
• Fluordun hozgarri bidez ibilgailuetan giza konfort termikoa eragiten duten hozkailu-sistemak manipulatzea.
Bi.– 2026ko uztailaren 23an egindako eskaera bidez, Equipos VFU S.L.ren ordezkariak espezialitate horretan profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa jarduteko baimena berritzea eskatu zuen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Arabako lurralde-ordezkaritzan.
Hiru.– Eskabideari erantsita aurkeztu zituen, halaber, ekainaren 17ko 131/2025 Dekretuak, segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioarenak, III. Kapituluan zehazten dituen eskakizunak eta baldintzak betetzearen egiaztagiriak.
Espedientearen ebazpenean, aintzat hartu eta aipatu beharrekoak dira honako hauexek:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, hala xedatzen baitu abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak.
Bi.– Espedientea honek ezarritakoari jarraituz izapidetu da: ekainaren 17ko 131/2025 Dekretua, segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioarena.
Aipatutako legezko xedapenak eta aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Bat.– Equipos VFU S.L.ri profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa jarduteko baimena berritzea, jarraian zehazten den alorrean eta ekainaren 17ko 131/2025 Dekretuak, segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioarenak, horretarako xedatzen duen eran:
• Fluordun hozgarri bidez ibilgailuetan giza konfort termikoa eragiten duten hozkailu-sistemak manipulatzea, 307/2008 (EE) Erregelamenduaren arabera.
Erakundeak eman nahi baditu bere ikastaro batean 115/2017 Errege Dekretuaren II. eranskineko 5. prestakuntza-programan biltzen diren edukiak, egiaztatu beharko du, lehenago, aire girotuko ekipoaz hornitutako ibilgailu automobil bat eta hozgarria kargatzeko ekipoak dituela.
Baimendutako instalazioak honako hauek dira:
Equipos VFU, S.L. enpresako instalazioak, Venta la Estrella kalea, 6, 121 nabea, 01006, Vitoria-Gasteiz, Araba.
Bi.– Aitortutako erakunde batek aipatutako dekretuko betebeharrak eta konpromisoak nahiz aplikagarri litezkeen gainerako xedapenak bete ezean, galduko du aitortuaren kalifikazioa.
Hiru.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lau.– Ebazpen hau jakinarazi eta hilabete epean, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da haren aurka Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritzaren aurrean, hala xedatzen baitu 121. eta 122. artikuluetan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 10a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS