Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2026ko irailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4033

AGINDUA, 2026ko irailaren 17koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez 2026ko ekitaldiko Joxe Mari Korta Saria ebazten baita.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 16ko Aginduak (2025eko maiatzaren 21eko EHAA, 94. zk.) Joxe Mari Korta saria arautzen du. Bada, agindu horren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta 2026ko uztailaren 21eko Aginduaren bidez horretarako izendatutako epaimahaiaren emakida-proposamenaren berri izan ostean, honako hau,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiaren proposamena ikusi ondoren, 2026ko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» saria honi ematea: Amaia Susperregui Insausti andreari.

2.– Onuradunak, 2025eko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritakoaren arabera, bereizgarri, aintzatespen edo aipamen publiko bat jasoko du horretarako deituko den ekitaldian.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko dute interesdunek Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzien errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Auzitegi Nagusiaren Auzien Salan, iragarkia aipatu aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 17a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala