
186. zk., 2026ko irailaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4029
EBAZPENA, 2026ko irailaren 16koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 2026ko uztailaren 21eko Ebazpena eta 2026ko abuztuaren 24ko Ebazpena aldatzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetako proba jakin batzuk egiteko eguna eta ordua direla eta.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez (2026ko uztailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 144. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletara sartzeko zenbait hautaketa-prozesutan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen, eta prozesu horietako lehen proba egiteko eguna, ordua eta lekua jakinarazi ziren. Ebazpen horretan ezarri zen Espetxe Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskalari dagokion proba 2026ko urriaren 25ean egingo zela, 15:00etan.
Era berean, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko abuztuaren 24ko Ebazpenaren bidez (2026ko irailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 176. zk.), zenbait hautaketa-prozesutarako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen, eta Erizaintzako Eskalari dagokion proba 2026ko urriaren 26an egitea erabaki zen.
Ohartarazi da eskala horiei dagokien lehen proba egiteko eguna eta ordua aldatu behar direla, eta ondorioz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko uztailaren 21eko Ebazpenaren hirugarren apartatua aldatzea, bakar-bakarrik Espetxe Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskalari dagokionez, eta honela idatzita geratzea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Bigarrena.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko abuztuaren 24ko Ebazpenaren lehenengo proba egiteko data, ordu eta lekuari dagokion apartatua aldatzea, soilik Erizaintzako Eskalari dagokionez, eta honela idatzita geratzea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Hirugarrena.– Bere horretan mantenduko dira 2026ko uztailaren 21eko eta 2026ko abuztuaren 24ko ebazpenetan jasotako gainerako aurreikuspenak.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hautaketa-prozesuen web-orrian argitara dadila agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz.
Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpen adierazirik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 16a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS