Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2026ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4017

IRAGARKIA, Aizarnazabalgo udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: MCA-G-2025-0008.

Eskatzailea: Fihi Forging Industry S.L.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026-09-08ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Fihi Forging Industry S.L-ri baimena eman zaiola Urola ibaiaren urteko 20.000 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko, Gri Flanges Iraeta instalazioko ijezketa-nabeetako barne-hobietako iragazketetatik datozen lurpeko uren hargune berri bat sartzeko, urtean erabilitako ur-bolumena handitu gabe hozteko zirkuituetan, Aizarnazabalgo udalerrian (Gipuzkoa), makineria hozteko erabilera industrialerako.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 8a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala