
184. zk., 2026ko irailaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4016
IRAGARKIA, Eibarreko udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2023-0001.
Eskatzailea: Rufina Arrieta Suinaga.
Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-1781.
Eskatzailea: Rufina Arrieta Suinaga.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko martxoaren 13ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Rufina Arrieta Suinagari eman zaiola Eibarreko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Atariko Sakona iturburuko urtean 336,6 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Eibarreko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Atariko Sakona errekako (berez iturburua) urak aprobetxatzeko Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 1998ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez emandako emakida iraungi dela (espediente zenbakia: A-G-2011-1781).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 19a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS