
184. zk., 2026ko irailaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4015
IRAGARKIA, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarki bat indarrik gabe uzten duena.
2026ko uztailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (135. zk.) argitaratu zen zenbait ur-aprobetxamenduren iraungipena interesdunei jakinarazteko iragarkiari dagokionez, jakinarazten da ezen, akats materiala tarteko, eranskin bat erantsi zela, argitaratu beharreko espedienteen zerrendarekin bat ez zetorrena.
Akats hori ikusi ondoren, eta administrazioaren segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta eraginkortasunaren printzipioekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da aurretik argitaratutako iragarkia indarrik gabe geratzen dela oso-osorik, eta ez duela balio eta eraginkortasun juridikorik.
Denek jakin dezaten argitaratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 14a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANA ISABEL MONTILLA OLALDE.
RSS