
184. zk., 2026ko irailaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4014
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bermeoko udalerrian (Bizkaia) dagoen izenik gabeko erreka bateko 103,3 m3/urte aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, eta aurretik inskribatutako aprobetxamenduaren iraungitzea (A-B-2011-2213 espedientea).
– Emakida-espediente berria: A-B-2026-0002.
– Eskatzailea: Josu Mikel Zabala Bilbao.
– Hartunearen kokapena: Bermeo (Bizkaia).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=521.612; Y=4.805.410.
– Eskatutako urteko bolumena: 103,3 m3/urte.
– Uraren erabilera: Abeltzaintzakoa / Ureztatzea.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Errekatik presa txiki baten bidez hartutako ura 10-12 m3-ko edukiera duen biltegi batera bideratzen da, ondoren Kafranka baserrian erabiltzeko, 15 ardi eta 6 oiloz osatutako azienda bat hornitzeko eta 136 m2-ko berotegi bat ureztatzeko.
Uraren Euskal Agentziak aprobetxamendu-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:
– Iraungitzen de espedientea: A-B-2011-2213.
– Hasteko modua: ofizioz.
– Interesduna: Josu Mikel Zabala Bilbao.
– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: ***1358**.
– Hargunea: Iturburua (benetan, izenik gabeko erreka).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 521.613; Y= 4.805.410.
– Udalerria (LH): Bermeo (Bizkaia).
– Uraren erabilera: Etxekoa / Ureztatzea.
– Gehieneko emaria (l/h): 0,11.
– Ebazpenaren eguna: 1993ko azaroaren 17a.
– Erregistro zk.: 14681/C.
– Amaitzeko arrazoia: ur-emakida berria, eskubidearen funtsezko baldintzak aldatzeagatik.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 13a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS