
184. zk., 2026ko irailaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4013
IRAGARKIA, Etxebarriako udalerrian (Bizkaia), Urko ibaiko urak aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena. Ura ureztaketan erabiliko da.
Emandako espedientearen kodea: A-B-2024-0008.
Eskatzailea: Barrenetxe S. Coop.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko ekainaren 17ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Barrenetxe S. Coop-ri eman zaiola Etxebarriako udalerrian (Bizkaia), Urko ibaitik urtean 3.303,1 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, nekazaritza-ureztaketan erabiltzeko, 20 urteko eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 12a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS