Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2026ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
4012

EBAZPENA, 2026ko irailaren 10ekoa, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca ente publikoaren Kontratazio Batzorde Delegatuko lehendakariarena, zeinaren bidez jabari publikoko emakida esleitzen baita Zarauzko geltokiko estalkiak okupatzeko eta erabiltzeko.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Interesdunaren eskariz, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca ente publikoaren (aurrerantzean, ETS) Ondare Saila Zarauzko geltokiaren eraikin berriaren bi estalkiak okupatu eta erabiltzeko jabari publikoko emakida izapidetzen hasi zen, estalkiotan panel fotovoltaikoak instalatzeko eta Zarautzen energia berriztagarriaren kontsumoa sustatu eta errazteko.

Bigarrena.– 2026ko uztailaren 1ea egiaztatu denez, emana dago aurretiazko aldeko txostena, hala aurreikusten baitu 74.3 artikuluan azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak.

Hirugarrena.– Hasierako exekuzio-epea hamabost (15) urtekoa da, eta 10 urteko luzapen bat aurreikusten da, 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 82.1 artikuluan xedatu bezala.

Laugarrena.– ETSko Kontratazio Batzorde Delegatuko lehendakariak 2026ko uztailaren 2an emandako eta 2026ko uztailaren 9an EHAAn argitaratutako ebazpenez, honen espedientea eta gastua onartu ziren: «Zarauzko geltokiko estalkiak okupatu eta erabiltzeko jabari publikoko emakida». Ebazpenean xedatzen zenez, hura EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita 30 eguneko epea irekiko zen ondasun bera okupatzeko eskaerak aurkezteko, interesdunak adierazitako helburu berarekin.

Bosgarrena.– Epea igarota, ez da horretarako eskaerarik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Aurrekarietan azaldu bezala, irekitako espedientearekin erabilera pribatibokoa izango den jabari publikoko emakida bat arautzen da, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak 68.b) artikuluan aurreikusi bezala. Emakidak Zarauzko geltoki berriko bi eraikinen estalkiak, guztira 600,00 m2-ko azaleradunak eta ETSren trenbide-jabari publikoaren parte direnak, aldi baterako okupatzea eta erabiltzea ahalbidetzen du, haietan panel fotovoltaiko instalatzeko eta, horrela, Zarauzko udalerrian energia berriztagarriaren kontsumoa errazteko.

Bigarrena.– Partzela hori jabari publikoko ondasun bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (EAEAO) titulartasunekoa eta kudeaketari dagokionez ETS erakunde publikoari atxikia, eta partzialki emakidadunak proposatutako jarduerarako erabiliko da. Emakidadunak, emakidaren ustiapena bere kontura eta arriskupean eskuratzeko eska litezkeen baimen eta lizentzietarako espedienteak izapidetuko ditu.

Hirugarrena.– Aipatutako espedienteko dokumentazioa eta informazioa azterturik, era egokian betetzen da azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, jabari publikoko emakidei buruz aurreikusten duena.

Laugarrena.– Euskadiko Ondareari buruzko Legearen TBak 70.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ondasuna ETSri atxikita egonik, ente horri dagokio administrazio-emakiden espedienteak izapidetzea.

Bosgarrena.– Emakidarako erabakian ageri beharreko edukiari dagokionez (Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 72. art.), espedienteko dokumentazioan eta informazioan jasota daude honako hauek:

– Ondasuna edo eskubidea erabiltzeko araubidea.

– Emakidaren araubide ekonomikoa.

– Jarri beharreko bermea, halakorik bada.

– Kontserbazio- eta mantentze-gastuak, zergak, tasak eta gainerako tributuak titularrak bere gain hartzea eta ondasuna bere izaeraren arabera erabiltzeko eta jaso den egoera berean entregatzeko konpromisoa.

– Titularrak ondasuna erabiltzeko edo haren gainean egin beharreko jarduerarako behar diren lizentzia eta baimen guztiak aldez aurretik eta bere kontura lortzeko konpromisoa.

– Okupazioaren ondoriozko erantzukizuna onartzea, hala badagokio behar den aseguru-poliza formalizatzeko betebeharra aipatuta.

– Lagatzaileak emakidako ondasuna ikuskatzeko ahalmena erreserbatzea, emakidaren baldintzen arabera erabiltzen dela bermatzeko.

– Hala badagokio, luzapenerako eta subrogaziorako epea eta araubidea, betiere aldez aurreko baimena lortuta.

– Azkentzeko arrazoiak.

Seigarrena.– Hautatutako esleipen-prozedura lehia da, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginak 74.3 artikuluan arautua, eta, esleipena egiteko, lege-testu beraren 74.4 artikuluan ezarritakoari helduko zaio.

EHAAn argitaratuko den iragarki batean, interesdunak aurkeztutako eskaerari erantzunez emakida esleitu den era eta baldintzak jasoko dira, honako hauexek, hain zuzen ere:

– Eskatzailea: TEK Zarautz.

– Xedea: Zarauzko geltoki berriko estalkietako 667,00 m2-ko azalera bat okupatzea erabilera pribatiborako, Zarauzko udalerrian.

– Hasierako okupazio-epea: 15 urte; beste 10 urteko luzapena aurreikusten da, ETSri hasierako indarraldia amaitu baino lehen eskatuta.

– Eskatzaileak ezin izango ditu erabili ETS gaur egun erabiltzen ari den instalazioak.

– Eskatzaileak bere erantzukizunpean eta bere kontura eta kargura egin beharko ditu xederako beharrezkoak diren lanak. Aurkeztutako dokumentazio teknikoan, geltokiko estalkian ezarriko den autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa deskribatzen da.

– Horretarako, egikaritze-proiektua aurkeztu beharko dio ETSri (https://www.ets-rfv.euskadi.eus/baimena/trenbide-jabari-publikoko-eremuan-zortasun-eremuan-eta-afektazio-eremuan-obrak-egiteko-baimena/webets00-general/eu), zehazki, Ondare Sailari, proiektua aztertu ondoren dagokion baimen-ebazpenaren proposamena idatz dezan, honako hauetan ezarri eta xedatutakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurralde Plana, Eusko Jaurlaritzaren 41/2001 Dekretuaren bidez onartua; irailaren 29ko 38/2015 Legea, Trenbide Sektorearena; aurreko hori aldatzen duen abenduaren 19ko 26/2022 Legea, eta Trenbide Sektorearen Erregelamendua, abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren bidez onartua.

– Zarauzko geltokia eraiki berria da, eta egoera ezin hobean dago bertan garatzen den trenbide-funtziorako.

– Estalkien gaineko panel fotovoltaikoen instalazioak ez die kalterik eragingo estalkiaren estankotasunari, sostengu-egitura metalikoaren eta oraingo estalki-panelen egonkortasunari eta trenbide-jardueraren egokitasuna bermatzen duten instalazioei.

– Horregatik guztiagatik, ezinbesteko baldintza eta baldintzatzailea da eskatzaileak instalazio- eta egikaritze-proiektu bat aurkez dezan ETSn, alorrean gaitua den teknikari batek sinatua eta dagokion elkargoak ikus-onetsia. Txostenean zehatz jasoko dira instalazio berriaren egiturazko kalkuluak, egungo estalkiaren egonkortasuna eta estankotasuna bermatuko beharko dutenak. Horretarako, panelak exekutatzeko eta muntatzeko sistema eta erabiliko diren materialen ezaugarri teknikoak ere zehaztuko dira. Aurkeztu beharko dute, halaber, instalazio fotovoltaikoen proiektua edo separata.

– Ezinbesteko beste baldintzatzaileetako bat da gainalderako irispide-korridore bat egongo dela, ETSk gaitutako langileak egungo estalkiaren eta erretenen mantentze-lanak egiteko.

– ETSk ikuskapen- eta zaintza-ahalmen administratiboak gordeko ditu beretzat, bai txosten honen xede diren jabari publikoko ondasunekiko, bai eskatzaileak egiten dituen instalazio, lan edo eraikuntzekiko, era horretan bermatu ahal izateko ezen jabari publikoko emakida honen xede diren lursailak eskaeraren eta ETSko Ondare Sailak emandako txostenaren arabera okupatzen eta erabiltzen direla.

– Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginak 76.1 artikuluan jasotzen dituen azkentze-arrazoiez harago, eta 2387/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako Trenbide Sektorearen Erregelamenduak 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, ETSk edozein unetan indargabetu edo aldatu ahal izango du emakida hau kasu hauetan: emakidaren xede den okupazioa edo erabilera bateraezina bada gerora onartutako segurtasun-arauekin, kalterik eragiten bada trenbideko jabari publikoan, interes publikoko jardueretarako erabilera eragozten bada, edo trenbide-azpiegituraren beharrengatik. Eskatzaileak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

– ETSren onarpenetik gerora aldaketarik planteatzen bada aldi baterako okupazioa eta erabilerari dagokionez, eskatzaileak berariazko baimena beharko du, tren-azpiegituraren administratzaileari aurretiaz eskatua.

– Eskatzaileak bere gain hartuko ditu estalkiaren okupaziotik eta jardueratik bertatik eratorritako kontserbazio-, mantentze-, konponketa-, zaintza- eta segurtasun-gastuak, zergak, tasak eta gainerako tributuak, eta aldi baterako jabari publikoko emakidaren xede diren azalerak haien izaeraren arabera erabiltzeko konpromisoa hartuko du. Eskatzailearen konpromisoa izango da, orobat, estalkiak erabiltzeko nahiz haien gainean bestelako jarduerak egiteko lizentziak eta baimenak bere kontura eskuratzea.

– Aldi baterako okupazio honek ez dio ETSri inolako erantzukizunik ekarriko. Aitzitik, emakidaren epean eskatzailearen kontura izango dira mantentzea eta segurtasun-baldintzak betetzea. Bestela, eskatzaileak edo haren izenean jarduten duenak erantzun beharko du ETSren jabetzei edo instalazioei eragindako kalteengatik eta azaleraren aldi baterako okupazioaren eta erabileraren ondorioz gerta litezkeen hirugarrenentzako kalteengatik, pertsonalak nahiz materialez izan.

– Eskatzailea Zarauzko geltokian panel fotovoltaikoak instalatzeko lanen ondorioz gertatzen den edozein kalteren erantzule izango da.

– Aurrekoagatik, eskatzaileak, edo haren izenean jarduten duenak, horrelako gertakizunak estaliko dituen/dituzten aseguru-poliza bat/batzuk entregatuko du/ditu ETSn. Poliza horren/horien arabera, bai ETS bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra aseguratu gehigarriak izango dira, hirugarrenaren izaera galdu gabe. Polizak frankizia bat baldin badu, frankizia hori eskatzailearen edo haren izenean jarduten duenaren konturakoa izango da.

– Emakidadunak eratu beharreko behin betiko bermeari dagokionez, berme hori ezinbesteko baldintzetako bat izango da obrarako baimen-ebazpena emateko unean. Bermearen azken bateko zenbatekoa, beraz, panel fotovoltaikoak instalatzeko lanen aurrekontuaren araberakoa izango da.

– ETSk eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez dute inolako erantzukizunik instalazioen aldi baterako okupazioa eta erabilera direla kausa interesdunek nahiz, oro har, hirugarrenek, jasan litzaketen kalteengatik.

– Era berean, ETSk eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez dute inolako erantzukizunik izango eskatzaileak, okupatzaileek nahiz hirugarren erabiltzaileek panel fotovoltaikoak instalatuko diren trenbide-azpiegituretan eragin litzaketen kalteengatik.

– Zarauzko geltokiko esparrura eta instalazioetara sartzeko, horren berri jakinaraziko zaio aldez aurretik ETSri, eta dagokion baimenarekin baino ezin izango da sartu. Bestalde, ETSko teknikariekin koordinaturik sartu beharko da, erabiltzaileek bermatua izan dezaten trenbide-jardueraren normaltasuna.

– Trenbide-instalazioetara behar denez kontra sartuz gero, edo haiek nahiz hirugarrenek kalterik jasanez gero, erantzukizuna eskatzailearena izango da.

– Eskatzailearen izenean jarduten duenak, instalatzaileek eta ETSkoa ez den pertsona orok ETSko teknikarien jarraibideak bete beharko dituzte.

EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek hogeita hamar (30) eguneko epea izango dute ondasun bera eta interesdunaren xede berarekin okupatzeko beste eskaera batzuk aurkezteko. Epea amaitzen den eguna balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da.

Aurrekarietan ut supra ezarritakoaren arabera, iragarkia EHAAn argitaratu osteko epean ez da jaso «Zarauzko geltokiko estalkiak okupatu eta erabiltzeko jabari publikoko emakidan» interesa duten beste pertsona juridiko edo fisiko batzuen proposamenik.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– TEK Zarautz-i esleitzea «Zarauzko geltokiko estalkiak okupatzeko eta erabiltzeko jabari publikoko emakida», sinatzen den datatik hamabost 15 urtera bitarteko eperako eta beste 10 urteko luzapen bat aurreikusita.

Bigarrena.– Eskatzea TEK Zarautzi aurkez dezala/ditzala ETSn aipatutako kontingentziak estaliko dituen aseguru-poliza(k). Polizaren/polizen arabera, bai ETS bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra aseguratu gehigarriak izango dira, hirugarrenaren izaera galdu gabe. Polizan, bestalde, ETS eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra aseguratu gehigarri gisa hartuak izango dira, hirugarrenen izaera galdu gabe. Polizak frankizia bat izanez gero, horri dagokion zenbatekoa eskatzailearen edo haren izenean jarduten duenaren konturakoa izango da.

Hirugarrena.– Hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2026ko irailaren 10a.

Kontratazio Batzordeko lehendakaria,

ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.


Azterketa dokumentala