
180. zk., 2026ko irailaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3965
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Goiko iturburuaren 44 m3/urte ureztatzeko aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea.
– Emakida espediente berria: A-G-2025-0026.
– Eskatzailea: Alberto Laspiur Olañeta.
– Hartunearen kokapena: Bergara (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=547.039; Y=4.774.237.
– Eskatutako urteko bolumena: 44 m3/urte.
– Uraren erabilera: Ureztatzea.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: urak hargunean zuzenean kokatutako depositu baten bidez hartzen dira, eta lurperaturik doan tutueria baten bidez bideratzen dira baserriraino non 200m2 inguruko baratz bat ureztatzeko erabiltzen diren. Urak grabitatearen indarraren bidez garraiatzen dira ibilbide osoan zehar.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 19a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS