Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2026ko irailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3963

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzei lotuta 2024an eta 2025ean aurkeztu ziren eskaerak zuzentzeko errekerimenduak (Agindua, 2025eko apirilaren 8koa, Osasuneko sailburuarena. 2025eko apirilaren 30eko EHAA).

Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Eranskinean agertzen diren pertsonek gehienez ere 10 eguneko epea izango dute, jakinarazten den iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egintzaren testu osoa aztertzeko Osasun Sailaren Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), eta eskatu zaien dokumentazioa epe horren barruan aurkezteko.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Azkenik, honen bidez ohartarazten da, eskatutako dokumentazioa ezarri den epearen barruan aurkeztu ezean laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21. eta 68. artikuluetan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 8a.

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,

JAIME RUIZ DE EGUINO LANGARICA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala