Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2026ko irailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3961

IRAGARKIA, 2026ko irailaren 7koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Logroño-Calahorra A 66 kV SC aireko linea 36. eta 37. puntuetan berritzeko proiektua», Oionen (Araba).

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, testu beraren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza eta proiektu hau:

● Eskatzailea: I-De Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

● Zer eskatzen duen: aurretiko administrazio-baimena, administrazio-baimena eta onura publikokoa dela aitortzea.

● Helburua: inguruko elektrizitate-horniduraren kalitatea hobetzea.

● Erreferentzia: 01ATY 202500058.

● Linearen nondik norakoa: Oion (Araba).

● Proiektu honek eragindako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

● Aurrekontua: 94.438,96 euro.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta batez ere proiektuak eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainerako titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran dago jasota), hain justu ere, proiektua aztertzeko aukera izan dezaten Arabako Lurralde Bulegoan (Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea 2), eraginpeko udaletxean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak ataleko proiektuei buruzko informazioaren apartatuan:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

Horretaz gain, aukera izan dezaten aipatutako zentroetan egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 7a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala