Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2026ko irailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

AUKERAK, GIZARTERATZEAREN EUSKAL AGENTZIA
3950

EBAZPENA, 2026ko irailaren 9koa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Lan-aktibazioko arduradunaren lanpostua izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdi publikoa (kodea: 512492; dotazioa: 1, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia – Zaballako Espetxea).

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.e artikuluan eta Aukerak Gizarteratzearen Euskal Agentzian, Zaballako Espetxean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zuen Aukerak agentziako zuzendariaren 2026ko ekainaren 3ko Ebazpenarekin bat etorriz (2026ko ekainaren 17ko EHAA, 113 zk.) hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Carlos Nieto Ferrero «Lan-aktibazioko arduradun» izendatzea (kodea: 512492; dotazioa: 1, Aukerak Gizarteratzearen Euskal Agentzia – Zaballako Espetxea).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2026ko irailaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 9a.

Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako zuzendaria,

SOFÍA ARCHELI MESONERO.


Azterketa dokumentala