Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2026ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3949

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Irungo udalerrian isurketak egiteko baimen-eskaera jendaurrean jartzeko dena.

Espedientea: VDP-G-2026-0008.

Eskatzailea: CAMPSA Estaciones de Servicio S.A.

Jarduketa: automobilgintzarako erregaien txikizkako salmenta.

Jarduketaren kokapena: Irun (Gipuzkoa).

Ingurune hartzailea: Ugalde errekastoa.

Isurketa gunea (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X:595.914 Y:4.798.554.

Isurketa mota eta baimendutako bolumena: Euri-uren jariatze-urak eta 54,1 m3/urtean.

Jardueraren deskribapena: CAMPSA Estaciones de Servicio S.A. enpresak isurketa-baimena eskatu du noizean behin hidrokarburoak isuri daitezkeen eremuetatik datozen euri-urak isurtzeko: erregaiz hornitzeko gunea eta zisterna-kamioia andeletara deskargatzeko eremua.

Ur horiek, araztu ondoren, hidrokarburoen bereizgailuetara isurtzen dira Ugalde errekastora, euri-uren saretik.

Zerbitzuguneko instalazioetan sortutako hondakin-urak (erabilera higienikoko urak, ibilgailuak garbitzeko urak...) saneamendu-sistema orokorrera konektatuta daude.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon daitezen, hogei eta hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 248.1 artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan, epe horren barruan.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 24a.

Isurketa arduraduna,

Alesander Hernández Lizarraga.


Azterketa dokumentala